Ez dakit ondo hasi garen. Asierrek azkar bukatu gura zebala emoten zeban eta nik ez netsan luzatzen erain gura, baina galderaren bat geratu jatan eta ointxe botako dot:
   - bai, Eibarko euskeraren gainean, baina eibarreraz idatzia edo batuaz?
- titulua "Eibarko euskara", eta ez "Eibarko euskera (edo euskeria?)", izateak... pista bat emoten dosku??

Zorionak eta eskerrik asko afariko sukaldari, pintxe, laguntzaille eta animatzaille guztioi. Eta oinguan animatu ez direnei, hurrengoa ETORRI!, oso ondo dago, eta GAINERA DUAN! Holakorik ez da asko ikusten.
   i.t.





----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak" <[email protected]>
Sent: Friday, November 18, 2005 1:43 PM
Subject: [eibar] "Eibarko euskara" liburuaren aurkezpena


Zuetako askori, honezkero, helduko jatzuen gonbidapena; beste batzuekin
gaur gabian egongo naiz.

Dana dala, hamentxe gonbidapen "ofizial" zabala, eibartauta guztiori.

Dagorren eguaztenian, hilak 23, arratsaldeko 19.30etan, "Eibarko
euskara" liburuaren aurkezpena izango da Portalean.

Nahi dozuenok, badakizue: hantxe egongo gara.

Asier


-------------------

(Egoibarra webgunian albistia)

http://www.egoibarra.com/Albisteak/1132218881

"Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak" liburuaren
aurkezpena


Azaroaren 23an, asteazkenean, arratsaldeko zazpi eta erdietan PORTALEko
Areto Nagusian Eibarko Udalak argitaratu eta Asier Sarasuak, Aintzane
Agirrebeñak eta Leire Zenarruzabeitiak egindako lanaren aurkezpena
izango da.

Aurkezpen horretan liburuaren hiru egileez gain, Iñaki Arriola eta
Serafin Basauri ere izango dira. Hizlariek liburuaren historia, edukia
eta nondik norakoak azalduko dizkigute.

Bertara hurbiltzen zareten guztiok liburuarekin batera kaleratuko den
DVDaren edukia zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue. DVD horretan
Eibarko jende nagusiarengandik jasotako hainbat pasarte jaso dira.

Aurkezpen egunean liburua eta DVDa 5 eurotan egongo da salgai PORTALEan
bertan. Hurrengo egunetan, berriz, Eibarko liburudendetan eskuratzeko
moduan izango da 15 eurotan.

Interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to