----- Original Message ----- From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Friday, December 23, 2005 1:19 PM
Subject: [eibar] Er: tzaintzaren torturak


Nik be sinesgarrixa ereste'etzat ba.

"Dirty Harry"ña egitten daben kanpeoiak ba dagozela, bene-benetan siñisten juat. "Izaronews"eko foruan ezagutu nittuan ertzain batzu, ezizenez jakiña, eta askondako, legia "oztopo" bat zan, Gizartia defenditzeko euren kruzada santuan.

Txakur peligrosuak kate mozian lotu bihar dira. Hamen, hegoaldian, "watchdog" tipoko erakunde bat falta da, estatu frantsesian dagozen lakotxiak. Kartzelak eta poliziakuen biharra lupaz eten barik begiratzen dabizenak. EHNAMeko erakunderen bat saiatzen da hortan, baiña hainbeste arrazoiengaittik ez da efektibua.

Hainbeste ertzainen artean bere biharra ondo betetzen ez dabenak seguru dagozala. Eta bihar hori gainbegiratu behar dala ez dago dudarik. Nik bibliotekarion mundua ezagutzen dot, zeozer edo. Gehixenak bere biharra txukun betetzen dabe, baina badira ganorabako hutsak eta aprobetxategixak. Badira. Fisioterapeuten artean ez dakitt, igual danak santuak izango dira. Diñot, ze Oierrek ez dau ezer esan eta horretan nik baino gehixago daki.

   Hori tema bat da. Beste tema bat hauxe da:
E.t.a.k eta Batasunan munduak urte asko eta askotan estrategia politikomilitarra eruan dabe. Estrategia horretan logikoa da e.t.a.ren kontra jarduten daben edonor desprestigiatu gura izatea. Edo nirekin edo nire kontra, eta atentatu-atxilotze dinamika horretan ba normala da atentatuak egiten direnen alde egin gura bada atxilotzeaz arduratzen direnen kontra jardutea, eta horretan iguala da Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Gerdarmeria... dana berdina. Estrategia militarra bukatzen bada, ea ikusten dogun, begiratu beharko dogu urte batzutan nola eboluzionatzen diran Batasunaren munduaren mezuak. Uiiiiiiiiiiiiiii it

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to