Ohitura daukat etxean semeari, Eibarren mutil edo mutiko batekin egiten den
bezala, txotxó esateko...
- Etorri hona txotxó, kontatu zelan Ikastolan...
Protesta egiten zidan hasieran. "Ez esan neri txotxo". Mutikoaren amak ere,
zer da hori? Txarto esango banio bezala.
Eta mutikoaren 2 urteko arreba ere hasi da: peru-txotxó, peru-txotxó...
Eibarren eta... norainoko inguruan da ezaguna formula hau?
Mutriku-Ondarroan, "txo" esaten da. Eta haren kidekoa izango da txotxó hau...
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]