Bermeotar gazteek asteburua Gernikan egiten dute sarritan eta gernikarrei
deigarria egiten zaie horrenbeste txo, "zuek beti txo!". Helduagook ere asko
erabiltzen dugu, gehiegi ziur aski. "Alabatxi"ri tokia kendu dio: lehen,
neskari alabatxi eta mutilari txo. Orain berriz neska gazteak behintzat
beren artean ere txo, eta "alabatxi" soilik pailazokeri moduan, barre
egiteko, helduen hizkera parodiatzeko. Kanpotik zatozela, berehala pegatzen
zaizu txo hori. Erdaldun elebakarrek ere txo erabiltzen dute, ez bakarrik
espainolek; gaur goizean bertan emakume errumaniar bat bere gizonari
aldarrika ari zitzaion Arresi kalean eta "txo!" errepikatzen zuen etengabe;
eta ez dut uste errumanieraz txo "traidore" edo "ganorabako" denik.
Luistxo, semeari kontatuz gero "kaixo"ren balizko jatorria, hots, "qué hay,
txo", prestigiotsuagoa irudituko zaio agian.
Bestalde, Asisko gaur irratian, txorik gabekoen arteko tirabirak: EITBko
botere faktiko gipuzkoanoek onar lezaketen exotismorik muturrekoena Asisko
bera omen da, iruinsemea: Iparraldean hotz handia egiten du.
----- Original Message -----
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Thursday, February 02, 2006 3:22 PM
Subject: [eibar] txotxó
Ohitura daukat etxean semeari, Eibarren mutil edo mutiko batekin egiten
den
bezala, txotxó esateko...
- Etorri hona txotxó, kontatu zelan Ikastolan...
Protesta egiten zidan hasieran. "Ez esan neri txotxo". Mutikoaren amak
ere,
zer da hori? Txarto esango banio bezala.
Eta mutikoaren 2 urteko arreba ere hasi da: peru-txotxó, peru-txotxó...
Eibarren eta... norainoko inguruan da ezaguna formula hau?
Mutriku-Ondarroan, "txo" esaten da. Eta haren kidekoa izango da txotxó
hau...
Luistxo
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]