> Eibarren eta... norainoko inguruan da ezaguna formula hau?
> Mutriku-Ondarroan, "txo" esaten da. Eta haren kidekoa izango da txotxó
> hau...


Bizkaieraren eremuan nahikua zabalduta dagola esango neuke. Kostaldian,
behintzat, asko. "Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia"n be holaxen dago, Bizkaiko
herri arrantzale guztietan jasota (Bermiotik Mutrikuraino).

Barrukaldian be, gure inguruan behintzat, erabiltzen da.
Eibar-Bergara-Elgeta inguruan, Lea-Artibain, Durangaldian... Gure inguruan,
"txo" biharrian, "txotxó" erabiltzen da gehixago, nere ustez. Toribiok be
"txotxo" bakarrik dakar ("Txo aluori!" esakeria be badakar "imitando a los
de Ondarroa). Uribekosta inguruan be erabiltzen ei da. Ez dakit barrurago
heldu ete dan (Arratiara, Arrasate-Aramaixora...).

Gipuzkoara? Ezin esan. Nik neuk ez dot Zarautz inguruan entzun.

Jatorrixan inguruan, uste dot nunbaitten entzun edo irakorri dotela (edo
biharbada asmau eingo neban), zerikusiren bat dakala hitanorako erabiltzen
dan "toka" (mutilena) eta "noka" (neskena) berbekin. "TO" eta "txo" jatorri
berekuak litzakez. Uste dot neskeri be iñun esaten jakuela "no!" bokatibo
moduan.

Eibarren eta inguruan, "txotxo" berbian esanguria "mutiko" da, baina
kostaldian, "grumete" edo "aprendiz" esanguria be badaka. Arrantzale
erdalduneri be entzun izan detset "el txo" esaten, esangura horrekin.

Asier





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to