Atzo gauean etxera joan eta han aurkitu nuen amak utzita azkenengo Jakin hori. (Portzierto, tartean eibartar baten ikerketa soziologikoa, Durangoko azokako irakurleen artean eginda, Idurre Alonsorena.)

Amatiñok Jakin horretako lehenengo lana aipatzen zuen, Torrealdairena. Amatiñok diona ilustratzeko kargatu dut grafiko (nire ustez) adierazgarriena http://www.eibar.org/materixala/liburuak.gif helbidean.

Baina konturatu naiz nire ikuspegia gehiago doala Jakin horretako azken artikuluarekin, Patxi Gaztelumendik Metak disketxearen itxieraren inguruan dionarekin.

Gari




Gari Araolaza wrote:

Izan ere, nere ustez artista profesional gehiegi dago. (Gaur eztabaidazale eta ausarta nago. Gupida pixka bat izan, oso oker banabil)

Artistak gutxi, beti gutxiegi. Baina beraien bizimodua artetik atera nahi dutenak asko gehitu dira.

Ez dut esan nahi liburu bat publikatzen duten denek hortik bizi nahi dutenik, baina paperean liburu bat ateratzeak beste inplikazio ekonomiko zabalagoak ditu, eta denok ezin dugu paperezko liburu bat ateratzeko eskubidea izan.

Ideia musikaren haritik etorri zait, eta (zuzen ala oker) analogia liburuen kasura ekartzen dut:

Musika krisian dagoela entzuten dugu hainbeste aldiz. Ez nago ados. Musikaren industria da krisian dagoena, ez musika bera. Gaur egun inoiz baino jende gehiago doa musika ikastera, zenbat gaztek jotzen dute rock talde batean, zenbatek musika bandan... Arazoa dator musikari horrek uste duenean ona dela, diska atera behar duela, errentagarri izan behar zaiola, eta gainera hortatik bizi nahi duela. Horiek denak egiak badira eta gainera zorte haundia badu (euskaraz kantatzea suerte txarrarekin lotu daiteke), lortuko du. Bestela, beste lan bat beharko du ogibidetzat.

Baina konturatzen bagara, berdin gertatzen da langabezia altua duten beste hainbat lanbiderekin.

Eskerrak gauza guztietarako soluzioa den Internet sarea daukagun. ;-)

Musikari, idazle eta artista guzti horiek sarean publika ditzazkete beraien lanak. Merke-merke, apenas gasturik gabe, eta beraien bokazioa arte hori ezagutzera ematea bada, lortuko dute.

Adibide baterako, ni ere hasi nintzen idazle lanetan. Besteak beste hemen irakurri behar izaten nauzue, eta nire blogean eta beste hainbat lekutan ere idatzi dut. Idazle amateurra naiz! Txarra edo ona naizen Mendigreenek esango dit paperezko liburua ateratzea okurritzen zaidanean. :-)

Beraz, soluzioa: errentagarri ez diren obra horiek (errentagarri zentzu zabalean diot, agian batzutan errentagarri izan daiteke dirua galtzea), atera digitalki sarean. Autoreak ulertu beharko du bere lanak ez duela paperaren ohorea merezi. Gainera, agian sarean aterata publikoak harrera ona egiten badio gero mereziko du papera ateratzeak.

Gari


Amatiño wrote:

JAKIN aldizkariaren azken aleak (urt-ots. 2006) Joan M. Torrealdairen euskal
liburugintzaren urteroko balantzea dakar, 2004 urteari dagokiona.

Eztabaidagune formato hau ez denez egokiena taulak egiteko, ea hizlauz
laburtzerik lortzen dudan.
Kontua zera da:

Azken bost urteotan, euskal argitalpenen titulu-kopuruak gora egin du batez
beste. Hau da 2000 urtean 1518 (%100) titulu kaleratu ziren eta 2004n,
berriz, 1851 (%121,8).

Baina titulu-kopuruak gora egin duen bitartean (2000an, %100), argitalpenen
ale-kopurua gutxitu egin da (2004an, %75,9).

Hau da, gero eta titulu gehiago sortu da, baita gero eta titulu gehiago
argitaratu ere, baina, aldi berean, gero eta ale gutxiago. Guztira %25
gutxiago.

Joan Marik dioen bezala "ataka gaiztoan dago euskal liburugintza alderdi
ekonomikotik".

Amatiño



------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to