Oier: Josuk erantzun deuk aurretik baiña, ia nere aldetik, ahalik eta laburren:
1. Lehen be esan neuan hi kapaz haizela botatzeko izkuan pare naizela (danian burubelarri sartzen naizelako), gero isilttasuna leporatzeko (hiruzpalau egun kanpuan nagualako) eta hurrenguan, barriz, "Et, et, et... jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte" kontu hartzeko, nahizta hi heu, nahi duanian (ez jatak piparrik interesatzen esan-da), alde eitteko gauza izan. 2. Hik esandakoaz bat etorriko gaittuk ala ez, baiña nik dakidanez hamen iñork ez deuk hiri alde eittiaittik konturik hartu, ez gairik ezarri, ez isilttasunik gogoratu. Hik, ostera, tratatzen nok ni derrigorrian erantzun biharko leukian takilla ofiziala banitzok moduan. 3. Behin eta barriro siñistuta hago argumenturik onenak hiriak dirana. Hik pentsatzia ondo daok... Baiña esatia? Hori bestiok esan bihar juagu. Hik esatiak ez jakat bape meriturik eta, behin eta barriro esan biharra sentitzen duanezkero, bajirudik ez haguala oso seguru. 4. Hamen danok jakaguz gai batzuk beste batzuk baiño gogokuago. Baiña ez dok gero pentsauko hiriak diranik polittenak eta interesgarrixenak, ezta? Gehixao be esango deuat, gai beraren inguruan (AHT, esate baterako), batzuontzat zenbait arlo dittuk aittagarrixenak eta beste batzuontzat, ostera, beste zenbait arlo. Ez dok gero pentsauko hiriak diranik AHTn inguruko inportantienak, ezta? 5. Nik ez jakat bape arazorik AHT eztabaidatzen jarraitzeko. Arazua ez dok hori. Arazua dok AHTz berba eitterakuan jarrera ezbardinaz dihardugula. Hiri irakorri ezkero emoten jok onura publikua, borondate ona, herri jatorra, interes gaiztorik eza, arazo garbixa eta errazoi zuzena hire aldian daozela. Eta, ostera, onura pribatua, borondate txarra, arazo maltzurra, azpijana eta arrazoirik eza... bestion aldian. Bapo, baiña orduan eztabaidan daguana ez dok AHTa, beste zerbait baiño. 6. Halandabe, eztabaidan jarraittu gura badok, jarraittu deigun. Begira, nik proposatzen deuat hik laupabost edo sei puntutan laburtzia zeintzuk diran hire ustez AHTn kontrako arrazoirik nausiñak, eta ni konprometitzen nok beste dozena erdi puntutan laburbiltzeko zeintzuk diran nere ustez aldeko arrazorik haundiñak. Gero "herrixak" ikusiko jok. Amatiño Amatiñok: -- Bihar bada foroz ekibokauta habil. Dirua eta hondamakiñak, iñun baleguaz be, ez jaozak hamen... Don Kixoteri be holako zeozer gertatu ei jakuan errotak ikusi zittuanian... Oierrek: Ia. Interneteko foro baten aritzen garanok ba jakixagu hamen esandakuekin ez dogula mundua konponduko. Hi eta bixok behintzat, jokuan jarduten juagu hamen eta horixe -jokua- dala jakinda jiharduat nik diskutitzen. Bajakixat bai, ez dagozela hamen diru eta hondeamakiñak; eta etxuat espero "Eibartarrak" zerrendako mezuez AHT gelditzia. Tirabira honetan nahiko neukena zera dok, AHT-an alde zagozienak zuen argumentu objetibuak azaltzia, kontra gagozenon argumentuekin alderatu ahal izateko. Baiña IGES EGITTEN DETZAZUE ARGUMENTATZIARI, behin eta barriro. Hortik nere konklusiñua (AHT-an kontrako argumentuak probisionalki irabazten doiazela). ¿Badakik zer etortzen jatan gogora? Ajedrez partida baten, galtzen doianak píezak bota eta alde egitten dabenian "¡Aspertu naiz joko iñuxente honekin!" esanda. Et, et, et... jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
