Leirek:

<Bai? ETB2-k botatzen dabena ezin jok ETB1-k bota? Erosteko merkatua bera
izando dok, eztok? Zergaittik pelikula gitxiago ETB1-n? Ez juat aitzen.

1. Produkziño-merkatua berbera don, baiña hizkuntza-merkatua ziharo
diferentia. Erderazkua euskerazkua baiño zatixa haundixagua don. Eta formato
guztiak ezin dittun itzuli, nahi izan arren be.

2. Pelikularik gehixenak paketeka erosten dittun, nahiz-ta solteka erosteko
aukerarik egon (hogei eta ehun bidar garestixao ordainduezkero).

3. ETB2k ez jok, normalian, erderazko bikoizketa aproposik ein biharrik
izaten, euskeraz, ostera, bai. Euskeraz bikoiztiak balio izaten jok paketian
erositako pelikuliak berak baiño gehixago. Esate baterako, filme batek balio
bajon 3.000 euro, euskeraz jartzia 7.000 euro.

4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak erderaz emoten euskeratzia
garestixagua dalako, ETB1n ziniak oso audientzia txikixa dakalako baiño.
ETB1k gustura gastauko lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan,
jendiak ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña...

5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
ikusten? Galdera erreza eta erantzun gatxa.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED]
Enviado el: martes, 17 de octubre de 2006 17:38
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi

Amatiñok:
> 2. Foballa alde batera lagata, ETB2k beti gastau izan jok ETB1k baiño 
> gehixago erosketetan (kanpoko produkziñuan). Beste modu batera esanda, 
> foballa kenduezkero, ETB1k beti gastau izan jok ETB2k baiño gehixao 
> barne-produkziño eta barne-sorkuntzan. Normala dok. ETB2k nun erosi 
> gehixao jakak eta, gaiñera, askoz be zine gehixao emoten jok.

-------- _______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to