Amatiñok idatzi du:
> 4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak erderaz emoten euskeratzia
> garestixagua dalako, ETB1n ziniak oso audientzia txikixa dakalako baiño.
> ETB1k gustura gastauko lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan,
> jendiak ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña...
>
> 5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
> ikusten? Galdera erreza eta erantzun gatxa.
>   
Urtiak aurrera eta pelikulen asunto horretan aurrerabiderik egiten ez 
dala ikusita, ez legoke gaizki pelikulak bertsio originalian eta 
euskarazko azpitituluekin botata ahalegin batzuk egitia. Nik bentajia 
bakarrik ikusten detsat horri:

- Oin baiño audientzia eskasagua nekez eukiko dau, asike galtzeko 
handirik ez.
- Merkiaua izango da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango 
dalakuan)
- Euskera eta inglesa, bixak batera praktikatzeko aukera emongo desku.
- Erdaldun batzuk be hurbildu leikez ETB1era horrek pelikulok bertsio 
originalian ikustera (George Clooneyren benetako ahotsa entzun nahixan 
besterik ez bada)
- Pelikulak doblatzeko Espainian dagoen joera alde batera utzi eta 
Belgika edo Holandako ohitura kosmoPolitagoaren alde egitea litzateke.
- ETB1en irudia hobetzen lagunduko leuke (bertsio originalean 
eskaintzeak beti du halako puntu kultureta bat) inteligentsiaren eta ez 
inteligentsiaren aurrean.
- Euskarari mesede egingo genioke, zineak euskaraz inork ez duela 
ikusten etengabe erakusten ibiltzeak mesede gutxi egiten baitio. Hobe 
kendu eta beste bide batetik saiatu.

Esandakua, bentajia bakarrik ikusten detsat.

Urtzi Urrutikoetxeak azpitituloen aldeko defentsa egin zaban Argian, eta 
ondo egin ere:

http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1974&23695

oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to