Ni ere ados azpitituluekin.

Azkenekoz duela pare bat urte Bingen Zupiriak prentsaurrekoa eman zuen, 
zinema klasikoak (Casablanca eta horrelakoak) bertsio orijinalean eta 
azpitituluekin eman behar zituztela eta apostua zela eta abar.

Ordua:  goizeko ordubatak!

Ez dut uste audientzian asko irabazi zutenik, sail hura bukatu eta utzi 
bait zen "esperimentua"

Luistxo Fernandez(e)k dio:
>  > - Merkiaua izango da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango
>  > dalakuan)
>
> Doblatzaileentzako kalte. Edo haien enpresentzat. Nik uste dut hor interes 
> ekonomikoak egongo direla, zubiak eginda EITB eta horien artean.
Orain ere, ez dute askorik fakturatzen hain doblaje gutxi egiten direnez 
euskaraz... Sin Txan, Maite kuttuna eta horrelakoak.

Gainera, doblajea egiten duten enpresak izango dira ere azpitituluak 
egingo dituztenak, ez? gutxienez prozesuaren zati batean (itzulpena eta 
azpitituluak) parte hartuko dute!

Bestalde, kontuan izan itzulpen aldetik ere azpitituluak merkeagoak 
direla, ematen diren itzulpenak ez dute eta, aktorearen silaba 
kopuruarekin bat egin beharrik.

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to