Josu.
2006/10/19, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>:
Bai Oier, neu be guztiz ados. Emoten dabenez danok be. Horixe bera
pentsatu izan dot askotan eta aspaldittik. Portugalen esate baterako, ez
dittue pelikulak bikoizten eta aktore atzerritarren abotsak edozeiñek
ezagutzen dittu, umperi bogar, betedabis, rroberrdeniro, nikolkidman edo
mastronianirenak, eta hamen bikoiztuta entzutian arpegi okerra jartzen dabe.
Pelikulak bikoiztiana herri oso nazionalisten kontua dala uste dot,
Frantzia, Italia, Espainia kasu. Kuriosoki, ingelesez petralen aritzen
diran europarrak. Eta euskaldunok, hartu ta eredu bera kopixau.
Gero, pasau leike Portugalen moduan, gazte askok amerikar azentu
esajeraua eukitzia ingelesez berba eitterakuan, baiña horrek beste kontu
batzuk dira...
Bide batez, euskaldun analfabeto askorentzat aurrerabidia litzake
(nahizta irakurketa ahalegiñ berezixa eskatu), nere aitta eta bere
belaunaldiko euskaldun zahar askoren kasuan adibidez...eta danok jakinko
genduke beste munduko hizkuntzatan gauzatxoren bat esaten...eta
gazteleran antzekuak diranekin (frantses edo italiano) poliki poliki
ikasi be bai.
Aberasgarrixa.
Asier Arregi
Oier Araolaza(e)k dio:
>Amatiñok idatzi du:
>
>
>>4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak erderaz emoten euskeratzia
>>garestixagua dalako, ETB1n ziniak oso audientzia txikixa dakalako baiño.
>>ETB1k gustura gastauko lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan,
>>jendiak ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña...
>>
>>5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
>>ikusten? Galdera erreza eta erantzun gatxa.
>>
>>
>>
>Urtiak aurrera eta pelikulen asunto horretan aurrerabiderik egiten ez
>dala ikusita, ez legoke gaizki pelikulak bertsio originalian eta
>euskarazko azpitituluekin botata ahalegin batzuk egitia. Nik bentajia
>bakarrik ikusten detsat horri:
>
>- Oin baiño audientzia eskasagua nekez eukiko dau, asike galtzeko
>handirik ez.
>- Merkiaua izango da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango
>dalakuan)
>- Euskera eta inglesa, bixak batera praktikatzeko aukera emongo desku.
>- Erdaldun batzuk be hurbildu leikez ETB1era horrek pelikulok bertsio
>originalian ikustera (George Clooneyren benetako ahotsa entzun nahixan
>besterik ez bada)
>- Pelikulak doblatzeko Espainian dagoen joera alde batera utzi eta
>Belgika edo Holandako ohitura kosmoPolitagoaren alde egitea litzateke.
>- ETB1en irudia hobetzen lagunduko leuke (bertsio originalean
>eskaintzeak beti du halako puntu kultureta bat) inteligentsiaren eta ez
>inteligentsiaren aurrean.
>- Euskarari mesede egingo genioke, zineak euskaraz inork ez duela
>ikusten etengabe erakusten ibiltzeak mesede gutxi egiten baitio. Hobe
>kendu eta beste bide batetik saiatu.
>
>Esandakua, bentajia bakarrik ikusten detsat.
>
>Urtzi Urrutikoetxeak azpitituloen aldeko defentsa egin zaban Argian, eta
>ondo egin ere:
>
>http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1974&23695
>
>oier.
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
Oharra:
Baliteke mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako informazio pribatua edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino ez da. Gaizki bideratua izan bada transmisio edo helbidean erratu izanagatik, mesedez igorleari jakanarazi mezu honi erantzunez. Hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili, aditzera eman, zabaldu, kopiatu, imprimatu, ezta daukan informazioa kontutan hartu ere.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
