Amatiño, ez zara ba ihes egiten egongo (Forrest Gump moduan-edo) Asier Sarasuaren kritiketatik ezta? ;) "Bueltauko nok" horretaz fidatuko gara!

Amatiñoren testua gustatu bajata be, Sarasuan komentarixuak neure egitten dittut, eta Oierren proposamena sinatuko neuke, proba moduan bada be. Txarrera seguru ez dugula egingo.

Nik pentsatzen dot gaur egunian euskarara bikoizteko ahots gutxi aldi askotan erabili/erabiltzen dirala eta hori ez da egokia, errealismoa kentzen dio. Euskarara bikoiztutako filmeek ez dute inongo arrakastarik, baina euskaraz ekoiztutakoek, ostera, bai. Ala ez?

Hau guztiaren inguruan ikerketa bat irakurtzen dihardut ta uste dot atarako dittudala bertatik hemen komentatzeko gauza interesgarrixak.



Josu.


2006/10/19, Serafin Basauri < [EMAIL PROTECTED]>:
Bersiño originalian eta azpitituluak euskeraz...! Erabat ados Oier.

Serafin

Oier Araolaza(e)k dio:
> Amatiñok idatzi du:
>
>> 4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak erderaz emoten euskeratzia
>> garestixagua dalako, ETB1n ziniak oso audientzia txikixa dakalako baiño.
>> ETB1k gustura gastauko lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan,
>> jendiak ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña...
>>
>> 5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
>> ikusten? Galdera erreza eta erantzun gatxa.
>>
>>
> Urtiak aurrera eta pelikulen asunto horretan aurrerabiderik egiten ez
> dala ikusita, ez legoke gaizki pelikulak bertsio originalian eta
> euskarazko azpitituluekin botata ahalegin batzuk egitia. Nik bentajia
> bakarrik ikusten detsat horri:
>
> - Oin baiño audientzia eskasagua nekez eukiko dau, asike galtzeko
> handirik ez.
> - Merkiaua izango da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango
> dalakuan)
> - Euskera eta inglesa, bixak batera praktikatzeko aukera emongo desku.
> - Erdaldun batzuk be hurbildu leikez ETB1era horrek pelikulok bertsio
> originalian ikustera (George Clooneyren benetako ahotsa entzun nahixan
> besterik ez bada)
> - Pelikulak doblatzeko Espainian dagoen joera alde batera utzi eta
> Belgika edo Holandako ohitura kosmoPolitagoaren alde egitea litzateke.
> - ETB1en irudia hobetzen lagunduko leuke (bertsio originalean
> eskaintzeak beti du halako puntu kultureta bat) inteligentsiaren eta ez
> inteligentsiaren aurrean.
> - Euskarari mesede egingo genioke, zineak euskaraz inork ez duela
> ikusten etengabe erakusten ibiltzeak mesede gutxi egiten baitio. Hobe
> kendu eta beste bide batetik saiatu.
>
> Esandakua, bentajia bakarrik ikusten detsat.
>
> Urtzi Urrutikoetxeak azpitituloen aldeko defentsa egin zaban Argian, eta
> ondo egin ere:
>
> http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1974&23695
>
> oier.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



--

[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu

Oharra:
Baliteke mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako informazio pribatua edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino ez da. Gaizki bideratua izan bada transmisio edo helbidean erratu izanagatik, mesedez igorleari jakanarazi mezu honi erantzunez. Hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili, aditzera eman, zabaldu, kopiatu, imprimatu, ezta daukan informazioa kontutan hartu ere.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to