Bersiño originalian eta azpitituluak euskeraz...! Erabat ados Oier.

Serafin

Oier Araolaza(e)k dio:
> Amatiñok idatzi du:
>   
>> 4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak erderaz emoten euskeratzia
>> garestixagua dalako, ETB1n ziniak oso audientzia txikixa dakalako baiño.
>> ETB1k gustura gastauko lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan,
>> jendiak ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña...
>>
>> 5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
>> ikusten? Galdera erreza eta erantzun gatxa.
>>   
>>     
> Urtiak aurrera eta pelikulen asunto horretan aurrerabiderik egiten ez 
> dala ikusita, ez legoke gaizki pelikulak bertsio originalian eta 
> euskarazko azpitituluekin botata ahalegin batzuk egitia. Nik bentajia 
> bakarrik ikusten detsat horri:
>
> - Oin baiño audientzia eskasagua nekez eukiko dau, asike galtzeko 
> handirik ez.
> - Merkiaua izango da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango 
> dalakuan)
> - Euskera eta inglesa, bixak batera praktikatzeko aukera emongo desku.
> - Erdaldun batzuk be hurbildu leikez ETB1era horrek pelikulok bertsio 
> originalian ikustera (George Clooneyren benetako ahotsa entzun nahixan 
> besterik ez bada)
> - Pelikulak doblatzeko Espainian dagoen joera alde batera utzi eta 
> Belgika edo Holandako ohitura kosmoPolitagoaren alde egitea litzateke.
> - ETB1en irudia hobetzen lagunduko leuke (bertsio originalean 
> eskaintzeak beti du halako puntu kultureta bat) inteligentsiaren eta ez 
> inteligentsiaren aurrean.
> - Euskarari mesede egingo genioke, zineak euskaraz inork ez duela 
> ikusten etengabe erakusten ibiltzeak mesede gutxi egiten baitio. Hobe 
> kendu eta beste bide batetik saiatu.
>
> Esandakua, bentajia bakarrik ikusten detsat.
>
> Urtzi Urrutikoetxeak azpitituloen aldeko defentsa egin zaban Argian, eta 
> ondo egin ere:
>
> http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1974&23695
>
> oier.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>   


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to