> Bateronbatek ba al daki nundik datorren txapela ??? (To! Vaya Semanitarako 
> gidoi baten hasiera...)

Nik ere ikusi neban Imanoltxuk aitxatu daban txapelaren dokumentala, baina 
zatika, eta ez dakit nondik datorren txapela. Hori bai, Euskal Herriko XVIII. 
mendeko grabatu eta irudietan inor ez da hain arrunta txapela, erabiltzen diren 
kapela, gorro eta abarreko burukoen artean bat gehiago da. XIX. mendean hasten 
da zabaltzen txapela euskaldunen artean eta gerrate zibiliak aipatzen dira beti 
horren eragile nagusitzat. 


Imanoltxuk:

 > Neri beti iruditu jata oso diskutiblea hartzia txapela euskaldunen 
ikur moduan.

Baina seguramente mota horretako ikur guztiak dira diskutibleak. Ikurrak 
sinplifikazioak dira, errealitate konplexuak objetu sinple baten bidez 
identifikatzeko ahaleginak, eta ondorioz, ez dira zehatzak eta 
fidagarriak izaten. Ez zaie egiazkoak izatea eskatzen, funtzionalak baizik.

Azken aldian euskal gabonetako ikur nagusiaren (olentzero) inguruko 
artikulu baterako datu bilketan ari naiz, eta pertsonaia hori gure ikur 
bihurtzeko egiten ari garen manipulazio eta egokitzapenek nere susmoen 
ingeniutatea agerian uzten ari dira.

oier.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to