Josuk:
Eskuz erratza pasatziana lanpostuak sortzeko arrazoi moduan ez dot ikusten,
nahiago herriko belarguneak konpontzen jartzea, edo kalean txakurren kaka
uzten dutenei multak jartzeko garbizainak. 

Oierrek:
¿¿¿"Garbizainak"??? Lehendik uniformedun gitxi genkazen, eta... Ezagun dok bai, 
hik eta nik gizarte eredu desbardiña daukagula buruan. 

Josuk:
Komodoagoa dala bestiondako
makinarik ez erabiltzea? Ba bai, zarataren aldetik, hortan arrazoia
dakazu... baña traste berri horien erabilgarritasunean ez naiz hain
eszeptikoa, nik uste garbitzaileen lana errazten duela.

Oierrek:
Horixe errezten dabela biharra. Lau lagunek egitten zebena, oin batek egin 
leike; beste hirurak kalera (edo "aisialdixaz gozatzera", ikuspegixen arabera). 
"Garbizaintza" sailla sortzen ez dan bittartian behintzat... ;-)

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to