Bueno, itzuli gaittuk harira.

Josuk:
Bale...  baña Udalak langileko publikua murrizten ez daben bitartian,
garbitzailiak beste postu batera egokitzen badira, neri ez jata txarto
iruditzen, garbitzailiak kalian uzten ez dittun bittartian, lan berria
garbitzailientzako trastorno bat ez dan bittartian, eta gizartearendako
onura dakarren bitartian.

Oierrek:
Orakulua Garagoittiko tontorrera igotzen da. Bere tunikako mangak arremangau 
eta orru egitten dau infinitora: ¡¡¡EZ DOT ULERTZEN!!!!!! 

Problemia ez da ia zer egitten dogun bihar barik geratutako garbitzailliekin 
Nik diñotena da: ¿Zer irabazten dogu kalia garbitzeko estropajo jiratorixo 
motordunekin? ¿Eta puzgaillu motorruidistekin? ¿Garbittasun hobia? ¡¡¡EZ!!! 
Eskobatuta hobeto garbitzen da kalia. ¿Bihar barik geratutako garbitzailliak 
beste lanpostuetan bihar-biharrezkuak ete dira? ¡¡¡EZ!!!! Barra-barra dagozen 
langabetuekin bete ahal izango litzakez hórrek lanpostuok. ¿Kale garbitzaille 
artesanal baten biharra inhumanua eta jasaneziña ete da? ¡¡¡EZ!!! Esaixozu hori 
montaje kate batian dabillenari. 

¿Iñork kontatuko ete dezta ZE KRISTO IRABAZTEN DOGUN garbitzeko tramankuluekin? 
¿Zertan hobetzen dan zerbizixua? ¿Nun aurrezten dan dirua?

Neri benetan, kontraesana begittantzen jata "garbitzeko" makiña kontaminantiak 
erabiltzia (keia, zaratia...).

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to