2006/11/22, oier <[EMAIL PROTECTED]>:

Bueno, itzuli gaittuk harira.

Josuk:
Bale...  baña Udalak langileko publikua murrizten ez daben bitartian,
garbitzailiak beste postu batera egokitzen badira, neri ez jata txarto
iruditzen, garbitzailiak kalian uzten ez dittun bittartian, lan berria
garbitzailientzako trastorno bat ez dan bittartian, eta gizartearendako
onura dakarren bitartian.

Oierrek:
Orakulua Garagoittiko tontorrera igotzen da. Bere tunikako mangak
arremangau eta orru egitten dau infinitora: ¡¡¡EZ DOT ULERTZEN!!!!!!

Problemia ez da ia zer egitten dogun bihar barik geratutako
garbitzailliekin Nik diñotena da: ¿Zer irabazten dogu kalia garbitzeko
estropajo jiratorixo motordunekin? ¿Eta puzgaillu motorruidistekin?
¿Garbittasun hobia? ¡¡¡EZ!!! Eskobatuta hobeto garbitzen da kalia. ¿Bihar
barik geratutako garbitzailliak beste lanpostuetan bihar-biharrezkuak ete
dira? ¡¡¡EZ!!!! Barra-barra dagozen langabetuekin bete ahal izango litzakez
hórrek lanpostuok. ¿Kale garbitzaille artesanal baten biharra inhumanua eta
jasaneziña ete da? ¡¡¡EZ!!! Esaixozu hori montaje kate batian dabillenari.

¿Iñork kontatuko ete dezta ZE KRISTO IRABAZTEN DOGUN garbitzeko
tramankuluekin? ¿Zertan hobetzen dan zerbizixua? ¿Nun aurrezten dan dirua?


Neri benetan, kontraesana begittantzen jata "garbitzeko" makiña
kontaminantiak erabiltzia (keia, zaratia...).

O.


Bistan polittagua da artesanala. Zarata gitxio, ke gitxio... arrazoia.
Hobeto zelan garbitzen dan? Ez dakit, ez naiz diskusiño horretan sartuko.
Zer irabazten dogun? Aurrekontu murrizketa alor horretan, eta murrizketaren
dirua beste zerbaitetan reinbertitu ahal izatea. Zer gehiago? Lanpostuak
sortzea (JAZ Zubiaurren zenbat langile dagoz?). Gure gizartia abundantzia
nahian oinarritzen da, kontsumismoan. Alde batetik kostuak murriztu beste
toki batetik sartzeko. Beste gizarte bat nahi? Bale... baña Udaletxe batek
ez dakit hortan zenbaterañoko boterea dakan.

Nik ez neban txarto ikusiko garbizaintzan teknologiak gehitzea eta "libre"
geratzen diran langileak beste arlo baten jartzea. Ez daka zertan garbizaina
izan: lorategixak txukundu, señalizaziñua garbittu, edo garbiketa metodo
baten berezitu: Bilbon espaloi batzuk mangerekin garbitzen dittuez astero "a
presión", Eibarko toki batzutan be ez litzake txarto etorriko.

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to