Urkizun, Iberdrola parian, askoz espaloi zabalagoa geratu da, eta eskertzen
da, txikiegixa zan. Untzagan, Guridi tabernako terraza dala ta, uda-partian
batzutan kostoso-samarra izaten da hortik pasatzea, eta kontenedore berriek
libratu duten tokiarekin errezagoa da.

Kontenedore hauetan zakarra sartzian kiratsa ez da hain haundixa, horietan
eta nere etxe parekuetan (zaharraguak) probauta dakat eta nik lurrazpikuak
nahiago. Kontutan izan altura gerri-aldean edo dagoela, eta bestea
aurpegi-inguruan. Gainera, elbarrituendako altura erosoagoa dake, eta ez
dira espaloitik atara behar, beste kontenedoreekin batzutan gertatzen dan
moduan.

Eskuz erratza pasatziana lanpostuak sortzeko arrazoi moduan ez dot ikusten,
nahiago herriko belarguneak konpontzen jartzea, edo kalean txakurren kaka
uzten dutenei multak jartzeko garbizainak. Komodoagoa dala bestiondako
makinarik ez erabiltzea? Ba bai, zarataren aldetik, hortan arrazoia
dakazu... baña traste berri horien erabilgarritasunean ez naiz hain
eszeptikoa, nik uste garbitzaileen lana errazten duela.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to