Josuk:
Bistan polittagua da artesanala. Zarata gitxio, ke gitxio... arrazoia.
Hobeto zelan garbitzen dan? Ez dakit, ez naiz diskusiño horretan sartuko.
Zer irabazten dogun? Aurrekontu murrizketa alor horretan, eta
murrizketaren
dirua beste zerbaitetan reinbertitu ahal izatea.

Oierrek:
¡Akabo ba! Beraz, udal garbittasunian lehentasuna "ahal danik eta gitxien
gastatzia" izan bihar dok, eta ez ondo garbitzia.
¡Orraittiokan!


Nik ez dot hori esan, lelengo gauzia ondo garbitzia da. Eta bigarrena,
ahalik eta merkien, ente publikuendako be diru-sarrerek badake muga bat, eta
arlo baten aurrezten dana beste batetan inbertitu ahal izatia logikua da,
are logikuagua lanpostu-murrizketarik gertatzen ez bada, eta nik horren
defentsan egin dot eztabaida hontan bertan, lanpostu berrixak sortzia
proposatuz.


Josuk:
Zer gehiago? Lanpostuak
sortzea (JAZ Zubiaurren zenbat langile dagoz?). Gure gizartia abundantzia
nahian oinarritzen da, kontsumismoan. Alde batetik kostuak murriztu beste
toki batetik sartzeko. Beste gizarte bat nahi? Bale... baña Udaletxe batek
ez dakit hortan zenbaterañoko boterea dakan.

Oierrek:
Jakiña, etxagok gure esku... ¿gizartia kontsumistia dala? Ba gu be
kontsumista izan bihar, zer egingotzau ba. Konformistiak beti atxeki
perfektua.


Udalak zerbitzu hobeaguak eskeini bihar dittu ala oin dala 40 urtekuak
mantendu, langilien baldintzak ez aldatzeko? Gero ni naiz hemen
kontserbadoria.

Josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to