Hi, Gari: Hik ez dok nere galderia ulertzen eta nik ez juat aitzen zein dan hire arazua. Sumatzen juat hik dittuala zenbait errezoi operatibo edo ekonomiko nik ez dittutenak edo horrenbeste ardura ez jatazenak.
Neri Euskaltelek eskintzen destana nahikua eta sobre dok, neretzat behintzat. Eta horrez gaiñera nahi juat behingoz euskal plataforma egon deiñ, Nafarruan zabaldu deiñ eta holako gauza arraruak. Eta hik diñok: Bai, hori guztiori ondo daok baiña horrez gaiñera hau ta hau bihar juat eta zerbitzu onaz. Ba oso ondo, ez destak neri esplikaziñorik emon bihar. Tipo zentzunduna haiz eta egitten duana ondo eginda egongo dok. Ez jakat bape dudarik. Nere aldetik, barriz, ez jakixat Euskaltelen irabazixak asko edo gitxi diran, baiña seguru gero Orangenak gehixago dirana. Seguru asko Euskaltel ez dok hik eta bixok nahi beziñ euskaltzailia, baiña Orange gitxiago. Ziurren-ziurrenian Euskaltel ez dok aingerua, baiña Orange pirata hutsa dok. Gabon zoriontsuak Araolaza familixa guztiari eta, jakiña, zerrenda honetako guztieri. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
