Amatiñok:
> Hik ez dok nere galderia ulertzen eta nik ez juat aitzen zein dan hire
> arazua. Sumatzen juat hik dittuala zenbait errezoi operatibo edo ekonomiko
> nik ez dittutenak edo horrenbeste ardura ez jatazenak.

Eztabaidaren jatorrira itzuliko gara orduan: zuk Euskaltelen alde egin
zenduan defentsa, hemengoa dalako, zergak hemen eta abar, eta
zerbitzua beste edonoren antzerako estandarrean dabilela.

Ni ere ados nago hemengoa izateagatik puntu batzuk gehiago eman behar
dizkiogula, eta horixe egin dot orain arte. Askori gomendatu izan diot
Euskaltel hartzea. Baina gaur egun hori ez da egia. Euskaltelen
zerbitzua beste gehienena baino garestiagoa eta kalitate txarragokoa
da, eta gainera txuleria handiaz bueltatzen dituzte erreklamazioak eta
abar.

Ni "eta abar" horiek azaltzen nabilela, zuk erantzuten dozu
Euskaltelen zerbitzua nahikoa dala zuretzat eta beste interes
geoestrategikopolitikoak dauzkazula.

Ondo da. Badirudi ados gaudela oinarrian. Balorazio kontuetan bakarrik
dauzkagu iritzi desberdinak. Neretzat katastrofikoa da nere telefono
konpañiak zerbitzu txarra garesti kobratzea eta zuretzat katastrofe
haundiagoa da telefono konpañia baskorik ez edukitzea. Hor ados
jartzea zailagoa izango danez, ez naiz gehiago saiatuko, baina
bakoitzak argi daukanez bestearen postura, horrekin konformatzen naiz.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to