Garik:
<Ondo da. Badirudi ados gaudela oinarrian. Balorazio kontuetan bakarrik
<dauzkagu iritzi desberdinak.
-- Bai. Bezeruak hornitzaillian zerbitzua "objetibatzeko" aukeria
jakak, horrek objetibazaziñuok normalian subjetibo xamarrak izaten diran
arren. Baiña holaxe dok.
<Neretzat katastrofikoa da nere telefono
<konpañiak zerbitzu txarra garesti kobratzea eta zuretzat katastrofe
<haundiagoa da telefono konpañia baskorik ez edukitzea.
-- Nere ustez Euskaltelek, funtziño telefonikuaz gaiñera, funtziño
sozial eta sinbolikua batetzen jok. Euskal gizartean holako hainbat enpresa eta
sektore jakaguz. Hau dok, euren funtziño propiua betetziaz gaiñera (euskal
egunkarixak euskerazko informaziñua, esate baterako) beste funtziño sozial eta
sinboliko batzuk betetzen dittuenak.
Eta nik uste juat, bene-benetan, eztabaidagarri izan leikian funtziño
sozial eta sinbolikua alde batera lagata, EUREN FUNTZIÑO PROPIOA ONDO BETETZEN
DABEN EUSKAL ENPRESEN ARTEAN EUSKALTEL DALA LEHIAKORTASUN OBJETIBUEN
RANKING-EAN ONDUEN KOKATUTA DAGOZENETAKO BAT.
Nere ustez Euskaltel gehixago dok bestelako telefono-enpresa guztien
artian (hau da, bere konpetentzia zuzenaz alderatuezkero) iñundik be
eztabaidatu ezin leikiazen beste euskal enpresa edo sektore batzuk euren
merkatuan baiño.
Baiña tira...
Amatiño
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
