Rafak: 

<Ez dut oso argi ikusten zergatik izango ginatekeen energetikoki
independienteago zentralek erre behar duten gasa inportatuta elektrizitatea
inportatuta baino. 
-- Indepentientea ez baina... Zuk diozun moduan "independienteago" bai ezta?
Horrek demostraziorik behar al du? Behar baldin badu esan, erantzungo dizut.

<Amatiño, Nafarroako zifra horiek nondik atera dituk? Nik dakidala...
-- Nik "atera" egin ditut... Eta zuk... "dakizu?"

<Gobernuak, Kyotoko konpromisoen ildotik antolatutako antzerki erraldoi
honetan...Egunen batean zabalduko da ondo hau guztia eta irekiko zaizkio
askori begiak.
-- Horrelako zerbait esan nuen nik aspalditxo hemen. Leireri galdetu.

<Ez dugu energia-iturri nahikorik gure bizimoduari eusteko...
-- Hori beste eztabaikda bat da.

<Irtenbide bakarra kontsumoa jaistea da...
-- Bai. Baina gure inguru honen energia-kontsumoa Chicagorenaren %5-10
bestekoa da. Ez dut honekin esan nahi begiak itxi behar ditudanik, baina,
benetan, ez naiz ni --ni neu--ezinaren ezinez erotzen hasiko, are gutxiago
munduan salbatzen hasiko.

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to