Aupa Oier Bikondoa eta beste irakurliok:
Zuri erantzuteko beti azalpen luzeak behar ditut. Ai, ai, ai. Atzo
iluntzian zati bat idatzi nuen, gaur bazkalostean bukaera. Bloga, bloga,
bloga, elektromagnetiko, elektromagnetiko...Luistxoren ahotsa gogora
etortzen zait.
Labur eta sintetiko izaten saiatu naiz, baina...
HAIZE ERROTAK
Haize erroten kontuarekin, eguzkitiko energiarekin bezala, hauek
daukaten potentzialitate bat kontuan eduki beharra dago: _distribuzio
sare erraldoiekin bukatzeko aukera_, _autonomia_, _independentzia
energetikoa_, eta bertatik bertarako banaketa. Eta hau txiki eta
ertainekin egitea errazagoa da. Horrez gain, ertain eta txikiek,
hirugarren munduan argindar autonomoa izateko aukera erakargarriagoa
eskeintzen dute, eguzki indarrarekin konbinatuz.
Hemen dago _multinazionalekin bat egiteko ezintasuna_. Ez beste inon.
Egia da megaturbina eta errota erraldoiek askoz kW gehiago ekoizten
dituztela. Baina eraginkortasuna, iraunkortasuna, mantenu gastuak eta
sistemen malgutasuna, beste kontu batzuk dira. Begiratuko dut sakonago
eta erantzungo dizut aurrerago, blogean edo. Paul Gipe kaliforniarra
gomendatzen dizut. Oso ona. 80 txiki (baina zer da txikia?) beharbada
merkeagoak izango dira eta akaso, tamainarik eraginkorrena ere ez da
egiten direnena bezain erraldoia izango. Elektrizitate banaketa sarea
ere ekuazioan (edo erabakitze matrizean) sartuko dugu, bale? Fisika eta
esperimentazioa, bai horixe! Frogak ikusi behar. On Kixoteri zer
etorriko ote litzaioke burura egungo errotekin? Zuzena da, diozun
moduan, alturarekin, aprobetxatu beharreko haizearen abiadura eta
potentzia gehitzen direla (ia era linealean); zuzena den bezala, haize
errota txiki bat altura handian jar daitekena (eta makineria astuna
erabili barik).
UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK
Eremu magnetikuei buruz diozunarekin ordea, nahasmen handia sor daiteke.
Lurraren eremu magnetikoa, bai, balore horietxetan dabil. Desberdiñak
dira tokiaren arabera, penintsularen bataz bestekua 43.000 nT ingurutan
dago, geomagnetometro batekin neur dezakegunaren arabera. Kontinentez
edo tokiz nabarmen aldatu ezkero (batipat latitudean) balorea beste bat
izango da (25 - 65 mikrotesla, 25.000 - 65.000 nT tartian), milaka
batzuk gehiago edo gutxiago poloekiko distantziaren arabera. Eremu
elektrikoak ere ezagunak dira gure atmosferan, ekaitz ezberdinekin
aldatzen direnak. Hauei fisikan "zeharkako eremu magnetikoa" efektu
bezala ezagutzen den _Schumannen erresonantzia_ gehitu behar zaio (lurra
eta ionosfera kabitatian sortzen den erresonantzia), 7,83 Hz takoa (eta
itxuraz igotzen diharduena gizakiari esker) (Hz: ziklo/segunduko). Hau
guztia erlazionatuta dago.
Bizidunak, gizakiok ere bai, _makina bioelektromagnetikoak_ gara
(landareak eraginkorrenak, argia deitzen dugun uhin elektromagnetiko
taldea erabiltzen baitute karbonodun molekula organikoak sortzeko). Eta
hauxe ulertu barik ezin beste ezer haratago begiratu ere egin.
Gure izaera elektromagnetikoa planetaren ezaugarri elektromagnetikoetara
egokitzen da (eta ahal duen neurrian kutsadura elektromagnetikora ere).
Horrela, toki jakin batean lurraren eremu magnetiko naturalean
_aldaketak_ badaude, gure sistema biologikoa erasotua izaten da. Ez da
hain garrantzitsua, eremu magnetiko naturalaren kuantitatea, gu
gaudenera ohitzen baikara eta gauden tokiko konstanteak aldatzen badira,
orduan, arazoak datozkigu. Aldaketa hauek naturalak edo artifizialak
izan daitezke. Naturalen artean garrantzitsuenetarikoak eguzkitik
jasaten ditugun ekaitz magnetikoak dira (NASAren weborrixan kontsulta
daitezkenak). Artifizialen artean, eremu elektromagnetikoak eta material
magnetikoak (iparrorratzaren norantzan eragin dezaketenak).
Guk mV tan funtzionatzen dugu eta gure uhin zerebralek dituzten
frekuentzia baxuak, Schumann erresonantziaren inguruan dantzan
darabiltzagu (gainera erresonantzia horren frekuentzia da esna-lo
markatzen duen muga gutxi gora behera). Asko sinplifikatzuz:
- Delta uhinak: 0-3,5 Hz. Lo sakona.
- Theta uhinak: 3,5-7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...
- Alfa uhinak: 7,5-14 Hz. Esna, baina mugan, lasaitasun mental
sakona, meditazio aktiboa...
- Beta uhinak: 14-30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa,
hizketan...
- Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.
Uhin hauen arabera zabaltzen ditugun hormonak, batzuk edo beste batzuk
izaten dira. Gure atsedenaren kualitatea ere baldintzatzen dute, gure
zelulen berritzea eta gure osasunaren beste parametro batzuk.
Eremu magnetiko artifizialarekin sartuz, gogoratu behar, gure artean
uhinen gehiengoa 50 Hz takoa dela (elektrizitate alternoari eman
dioguna, 60 Hz AEBetan). Eta honek, gure makina bioelektromagnetikoan,
gure gorputzean, buruan, eragiten du. Esate baterako, sare elektrikora
konektatua daukazun irrati iratzargailu baten ondoan lo egiten baduzu,
litekeena da oheburuan 200 edo 300 nT gainditzea (piladunak ez du EEM
sortzen), eta honek, 50 Hz tako frekuentziadun eremu honek, ez dizu lo
sakona hartzen utziko. Nahiz eta zuri kontrakorik iruditu, zure buruak
ezingo ditu bere frekuentziak jeitsi. Atseden kalitatea gutxitzen da.
Gero gerokoak.
Suezia eta AEBetako mugak zentzudunak dira (250-300 nT). Eta
lanpostuetarako dira, ez logela edo atseden lekuetarako. Munduan
zientzialari asko dira _200 nT_ hartu dutenak erreferentzia muga bezala,
eta ez kapritxoz. Badira pertsonak 50 nT rekin ere gaizki daudenak,
elektrosentiberak direnak.
Geobiologian murgilduta gabiltzanok, 50 Hz tako EEMa ohe batean 10 nT
tik behera gomendatzen dugu.
Bestalde, bioelektromagnetismoaren ezagutza sakonduz, eremu magnetikoak
sendabidean ere erabil daitezke. Magnetoterapia.
ELECTRA NORTEREN AFERA
Atzo Integral aldizkarian irakurri nituen ENren porrotaren xehetasunak
(Gatzagako errotaren argazki politt batekin). Lotsagarria. Argindarraren
igotze biderkatua 2012an etorriko da. 2011ra arte, kostu prezioaren
azpitiko prezioak, Europako joeraren kontra. Ostiak hartu behar
direnean, batzutan denbora kontu hutsa da, lehenago edo beranduago,
hartu behar baina.
Agur elektromagnetikoak,
Asier Arregi
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]