Eskerrikasko Amatiño! Oin Josuk bandako jentian iritzixa ekartzen ba dau, ganorazko idea bat egitteko moduko aiña informaziño izango juat. O.
Amatiñok: -- Ez jakixat PNV horrek gauza onik egiten daben baiña, txarrerakua danian behintzat, traba guztien perejilla... Nik dakidanez: 1- Letria Barraganena (Eskola Armerixako maixua) dok eta doiñua Migel Oñatena edo. 2. Izenak berak diñuan moduan, ez dok "Himno de Eibar", "Himno a Eibar" baiño. 3. Salbador Marzana (sozialistia?) jardun izan ei dok luzaro Udalak Eibarko himnotzat hartu deixan ahalegintzen. Baiña ez jok lortu. 4. Aukera hau Egoibarrak aztertu juan aspalditxo. Informe teknikua kontrakua izan zuan, letria (euskeraz nahiz erderaz izan) ez dalako bihar bada aproposena eta musikia, gaiñera, nahiko erdipurdikua aittuen ustez. Alderdi guztiak kontra azaldu zittuan. 5. Halandanbe, Salbador Marzanak jarraitzen ei jok behin-da-barriro gauza berbera eskatzen, nahizta iñok jaramonik egin ez. 6. Marzana hori sozialistia badok (ez jakixat seguru) ulergarri izan leikek berak erabilitako argumentuen artian PNV kontra daguala esatia, PSOE alde jartzeko edo? Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
