Salvador Marzanak etakitton idatzi izan dittuan kartetan behin baino
gehixotan uste dot aittatu izan dabala zelako bihar handixa egin daban
Elgoibarko Txomin Mujikak klarinetian partiturak hartu eta banda
guztiarentzat partiturak ataratzen. Eta nik uste dut Eibarko himno horren
inguruan izan dala Mujikak egindako lana, eta hain zuzen be horregatik
erreklamatzen zaban Marzanak, lan hori eginda ia zegatik ez zeban bandiak
interpretatzen.

Bestalde zaharra eta obsoleto ez dot uste berdinak diranik. Badaoz gauza
batzuk bere garai konkretuan funtzionatzen dabenak, eta hortik kanpo ez
dirala apreziatzen, eta kasu batzuetan "obsoletuak" konsideratzen diranak.
Beste batzuk ostera edozein garai eta kontestutan funtzionatzen jarraitzen
dabe, edo sikiera moda "retro" batean rekuperatzen diranak. Horregatik
esaten da ez dirala modaz pasatzen. Himno horren musikia ez dakat ideiarik
bez zelakua izango da, baina orain himnuak eurak nahiko de-modé egonda
(olinpiadetatik kanpo behintzat...) hona bialdutako horren letria behintzat
gaur egun serixua baño barregarrixaua geratzen dala esango neuke. Musikalki
horren parekua bada ulertzekua bandiak jotzeko ilusiño handirik ez eukitzia.

oier.


On 3/24/07, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

Aupa,
Galdetu dot eta nik esan nizuna uste nebana... ba hala da. Partiturak egon
bazeuazen, baina esan didatenez klarinetiarendako bakarrik. Hortaz, Bandak
jo ahal izateko, partiturak EGIN biharko lirateke: armonizatu obra guztia.
Segurutik orain eta duela 100 urtekoak zerikusi gutxi izango luke. Egin
daiteke? Ba agian bai, ez dakit, baina nik dakidala inori ez dagokio hori
egitea, eta inork ezin du, hortaz, exijitu.

"Obsoleto" eskusa moduan ez dot uste Bandak jarri dabenik. Hasteko, horren
inguruan Salvador Marzanak ...eta kitto!ra idatzi eta erantzunik izan ez
zebalako. Eta bigarrenik, kantu zahar-zaharrak jo izan doguzelako. Iralean
Mozart, bere jaiotzatik 250 urte beranduago... eta lehenago baita "Himno de
Riego" republikanua eta "El Sitio de Zaragoza" martxa militarra adibidez (ez
bata ez bestia ez nitxuzke PNVren esferan sartuko). Horiexek jo izan
diranian EAJko inork ez digu, nik dakidala, ezer esan.

Aklarauta?
Josu.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to