"Bandiak ez daka errepertorixuan"... ze errepertorixo? Kontzertu bakoitzerako errepertorixo bat prestatzen da-ta. Beste kontu bat da artxibuan. Artxibuan ez badago Musika Bandak ez daka zereginik norbaitek ez badetsa partituria pasatzen...
Galdetuko dot, baña segurutik gehixago izango dira arrazoi teknikuak (musikalak) politikuak baño (letria gazteleraz). "Obsoleto" geratzia aitzaki bat baño gehixago izan leike: partiturak, batzutan, moldatu egin bihar izaten dira, oin dala 90 urteko bandia eta gaur egunekua oso diferentiak diralako. Ustekabe fanfarrian adibidez, gure instrumentaziñoa ez denez nahi genukeen bezain osatua, partitura gehienak guretzat propioki eginak edo moldatuak dira. Musika Bandan berriz, ia bat ere ez: beste edozein bandak jotzeko eginak izaten dira. "Obseleto" geratu bada, agian norbaitek berreskuratu/moldatu beharko luke, eta hori lana da, nere ustez lan boluntarioa eta Bandako kideei ez dagokiena. PNVko jenderik atzetik egotia ez dot uste egixa danik, ez Musika Bandari dagokixonez behintzat. Ahaleginduko naiz enteratzen. josu El día 10/03/07, oier <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Kuriosidade bat dakat, eta ia bateronbat argitzen destan. Ba ei da musika pieza bat, "Himno a Eibar", 1914 inguruan konposatutakua. Antza danez, gaur egun Bandiak ez dauka errepertorixuan, eta gainera berau inkluitzeko proposamenak atzera bota izan dira sistematikoki, "obsoleto" dagoan atxekixakin. Hona arte datu objektibuak. Hortik aurrera, zurrumurrua: PNVko jentia dala hor trabak ipintzen dabillena; erderazko letria izatian, ez dala politikoki zuzena himnuori errekuperatzia... Orduan, ba dira gauza batzuk ez dittudazenak aitzen: - Erderazko letradun kantu gehixago dagoz Eibarren, ez gitxi gaiñera. Zergaittik honen "debekua"? - Obsoleto... ¿kantuan hitzak? (¿balixo historikorik behintzat ez daka?) ¿musikia? (XX mendeko banda pieza asko standard puruak dira). Ganorazko argumentaziño bat entzun nahiko neuke, "Himno a Eibar" honen kontra. Ez naiz ni bape himnozalia (kontrakua gehixago), baiña juan dan urtietan hainbestetan aittatu izan dan gai honetan (Eta Kitton, eta) ez dot iñor ikusi zentzunezko arrazoirik emoten. Gehixago emoten dau eskakeo edo alpergura asuntua, eta benetan penagarrixa izango litzake, atzera be, arrazoi honengaittik ondare kulturalan beste ale bat galtzia. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
