Kontua bestelakua da, Josu. Eusko Jaurlaritzari ez dagokio gizarte 
arruntaren interesa zein dan erabagitzia. Hori, informaziñua eukitta 
gizarte arruntari tokatzen jako. EJak oiñarte egin dabena, diru publikua 
erabiliz gizartia propagandaz manipulatzeko saiakera izan da.

Zalantzarik ez dakazu errentagarrixa izango danaz. Ondo. Orduan 
aspaldittik eskatzen dittugun datu batzuk emoteko moduan egongo zara. 
Zertan oinarrittuta? Ze numerotan? Ze amortizaziño kalkulu? Zure 
intuiziño pertsonalaz gain daturen bat eukiko dozu, ezta?

Gai serixua da Josu, baiña ez neretako dalako eta gitxiago, nik 
diñotelako, HORRELA DALAKO baiño. Energia kontsumo izugarrixak eukiko 
dittuan garraiobidia da, bai nuklearra eta baitta ziklo konbinatuzkuak 
be biharko dittugu horri jaten emoteko. Obria gaiñera, erraldoia 
erraldoietan, iñoiz hemen egin dan erraldoiena. Edozein parametrotan 
hala da: eraikitzeko bihar dan gasolio kontsumua, makinarixia, 
mogittutako lur bolumena, mila miloika euroren kostua, eragin 
ekologikuak...

HORRELA IZANDA, propagandia bakarrik azaltzia grabia da. Oso.

Asier Arregi


Josu Mendicute(e)k dio:

> Gauza bat da zer nolako eragina daukan AHTak gure ingurunean, eta 
> beste bat gizarteari momentu honetan zenbat interesatzen zaion gaia. 
> Gizarte arrunta ez dago larrituta AHTaren inguruan. Asier Arregik ez 
> du esango ez duela informaziorik, esango duena da ez duela AHTaren 
> aldeko nahi duen informazioa. Berak gehiago eskatzen du, benetan 
> arduratuta dagoelako, hau da, berarentzat inplikazio handiko gaia da.
>
> Asier Arregi ez dute publizitate sinplez konbentzituko, baizik eta 
> argumentu sendoz. Baina Asier Arregi moduko gutxi daude Euskadin, eta 
> Eusko Jaurlaritzari interesatzen zaiona gizarte arrunta da. Eta horiei 
> ez zaie konbentzitzen informazio huts sendoz, baizik eta 
> kanpo-ibilbidetik egindako publizitatez.
>
> Euskal gizartearen gehiengoa ez dut uste benetan AHTak larritzen 
> duenik. Mingarria izango da askorentzat (bai aldeko bai 
> kontrakoentzat), eta seguraski horrek gehiago laguntzen die aurkakoei: 
> gazteriaren zati handi batek diskurtsoa segituan barneratzen duelako, 
> gero etengabe kanporatzeko.
>
> Hortaz, zure galderak ez zetozen nere mezuaren harira, Leire. Helere 
> erantzungo dizut. Ekonomikoki errentagarria izango dela ez dut 
> zalantzarik. Ekonomikoki izango duen eraginak, beldurra ematen dit. 
> Baina hori beste kontu bat da. Gakoa da: informazio gutxi dago... 
> baina benetan gizarteak informazio gehiago nahi al du?
> Josu.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to