Asier nik ez dot esan gai hau garrantzitsua ez danik, baizik eta jende
arruntari interesatzen ez jakola. Eta interes hori neurtu eitten da kanpaina
komunikatibo bat abian jartzeko. Hortan oinarrituta erabagitzen dabe
propaganda eittia gu datuz innundatu barik.

Hori egokixa da? Nere ustez politikoki ez, gizartia dalako gobernua
zeozertaz konbentzitu bihar dabena, eta ez alderantziz. Baña tartian beste
faktore batzuk sartzen dira (kasu hontan lehiakortasuna) eta horregaitxik
suposatzen da erabakitzen dutela propaganda eittian.

Halere, gauza bat da politikoki zer dan zuzena eta beste bat kanpaina
komunikatibo bat nola burutzen dan. AHTk izango dittun eragiñak, onerako edo
txarrerako, oso haundixak izango dira, bale, ez dot ezetzik esan. Baña
horrek ez dau esan nahi jendia benetan larrittuta dauenik. Egongo balitz,
"otro gallo cantaría", hain zuzen Asier Arregi, Oier eta Leireren alde. Eta
hala izango balitz, gizartea (larrituta ez dagoen gehiengo hori)
manipulatzea zailagoa izango litzateke.

Josu.



2007/3/15, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>:

Kontua bestelakua da, Josu. Eusko Jaurlaritzari ez dagokio gizarte
arruntaren interesa zein dan erabagitzia. Hori, informaziñua eukitta
gizarte arruntari tokatzen jako. EJak oiñarte egin dabena, diru publikua
erabiliz gizartia propagandaz manipulatzeko saiakera izan da.

Zalantzarik ez dakazu errentagarrixa izango danaz. Ondo. Orduan
aspaldittik eskatzen dittugun datu batzuk emoteko moduan egongo zara.
Zertan oinarrittuta? Ze numerotan? Ze amortizaziño kalkulu? Zure
intuiziño pertsonalaz gain daturen bat eukiko dozu, ezta?

Gai serixua da Josu, baiña ez neretako dalako eta gitxiago, nik
diñotelako, HORRELA DALAKO baiño. Energia kontsumo izugarrixak eukiko
dittuan garraiobidia da, bai nuklearra eta baitta ziklo konbinatuzkuak
be biharko dittugu horri jaten emoteko. Obria gaiñera, erraldoia
erraldoietan, iñoiz hemen egin dan erraldoiena. Edozein parametrotan
hala da: eraikitzeko bihar dan gasolio kontsumua, makinarixia,
mogittutako lur bolumena, mila miloika euroren kostua, eragin
ekologikuak...

HORRELA IZANDA, propagandia bakarrik azaltzia grabia da. Oso.

Asier Arregi


Josu Mendicute(e)k dio:

> Gauza bat da zer nolako eragina daukan AHTak gure ingurunean, eta
> beste bat gizarteari momentu honetan zenbat interesatzen zaion gaia.
> Gizarte arrunta ez dago larrituta AHTaren inguruan. Asier Arregik ez
> du esango ez duela informaziorik, esango duena da ez duela AHTaren
> aldeko nahi duen informazioa. Berak gehiago eskatzen du, benetan
> arduratuta dagoelako, hau da, berarentzat inplikazio handiko gaia da.
>
> Asier Arregi ez dute publizitate sinplez konbentzituko, baizik eta
> argumentu sendoz. Baina Asier Arregi moduko gutxi daude Euskadin, eta
> Eusko Jaurlaritzari interesatzen zaiona gizarte arrunta da. Eta horiei
> ez zaie konbentzitzen informazio huts sendoz, baizik eta
> kanpo-ibilbidetik egindako publizitatez.
>
> Euskal gizartearen gehiengoa ez dut uste benetan AHTak larritzen
> duenik. Mingarria izango da askorentzat (bai aldeko bai
> kontrakoentzat), eta seguraski horrek gehiago laguntzen die aurkakoei:
> gazteriaren zati handi batek diskurtsoa segituan barneratzen duelako,
> gero etengabe kanporatzeko.
>
> Hortaz, zure galderak ez zetozen nere mezuaren harira, Leire. Helere
> erantzungo dizut. Ekonomikoki errentagarria izango dela ez dut
> zalantzarik. Ekonomikoki izango duen eraginak, beldurra ematen dit.
> Baina hori beste kontu bat da. Gakoa da: informazio gutxi dago...
> baina benetan gizarteak informazio gehiago nahi al du?
> Josu.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to