> "Creo que es necesario su puesta en marcha porque se está llevando a > cabo una programación cultural que está contando con diferente éxito. > Un obra como la Uroc que no alcance la presencia de 250 espectadores o > un concierto como el de Fran Lasuen con poca venta de entradas exigen > una planificación cultural con pocos espectáculos, pero de calidad > constrastada, como se llevan a cabo en Ermua" > Nere ustez, arrazoi puntua badu tipo honek. Azken finean nola neurtzen da kalitatea, joaten den jende kopuruarekin. Ermuako espektakuluak Eibarkoak baino kalitate handiagoa dute, jende gehiago joaten delako. Jendeak ohitura duelako artista ezagun bat ikustera joateko, baina baita ezezaguna ere, hau da, publikoak du kalitatea. Eta ez daukate Coliseoa bezalako auditorio fashionik, betiko zineman egiten dituzte beraien ekitaldiak.
Nere ustez, hezkuntza arazo bat dago, eta udaletxeak ez du asko lagundu jendea hezitzen, zeren zein izan da bere politika, gauza batera ez badoa jenderik, onena berriro dirurik hor ez gastatzea da (literalki entzunda), alderantziz izan beharrean. Ta horrek zer ekarri du, jendearen kulturarekiko desinteresa. Eta hau ez du konpontzen, Coliseoa bezalako esparru batek, zeren Coliseoak ez dio Eibartarren behar bati erantzuten, behar hori ez dagoelako. Ta kultura gose hori dugunok aspaldi ohituta gaude herritik irtetzera, Ermua, Elgeta Elorrixo etab... Eibar baino herri txikiagoak izanda, agenda kultural askoz hobeagoa dutenak. Norbaitek uste ahal zuen horrelako eraikin batek jendea kulturara hurbilduko zuela ala? Arazoa askoz ere sakonagoa da. Jatsu > Pertsona hau oraintxe enteratu da itxura denez (Coliseoa inauguratu > denetik), kultur proposamenetara zenbat jende joaten den Eibarren. > Horretarako balio izan du Coliseoak gutxienez. > > Baina gehien harritzen nauena da "pocos espectáculos, pero de calidad > contrastada" egitea proposatzea. Hau da, pertsona honek primerako > golak nahi ditu, ez infantiletako partido aspergarriak. Ipuruara joan > eta Real Madrili golak sartzea Eibarko taldeak; zezenketak antolatu > eta Rivera eta horiek etortzea eta ez segundako ez dakit zein; > Portaleko eta Topalekuko artista ezezagunen erakusketak baino, > Guggenheim bat egitea Eibarren; edo agian, Ermuara bezala, Manolo > Escobar edo horrelako "figuras contrastadas" ekartzea. > > Eta hau orokorra da. Sarritan entzun izan dut "Eibarren ez da inoiz > gauza interesgarririk ekartzen", eta askotan kontzertu interesgarriena > da txikiena. Bestalde, handietarako kultura izateko, txiki asko ikusi > behar direla garbi daukat, oinarriko futbol asko, infantilak, eta > eskola kirola. Baina... horrelakoak gara. > > Horrelako gaien inguruan Udaletik eta politikarien aldetik ere izango > duzue zer esan, ez? Aitor, Poxpolo, Bego, Marijose (harpidetuta egon > ez arren seguru irakurtzen gaituzula tarteka), Mertxe eta konpañia, > posta-zerrenda hau informazioa jasotzeko bai, baina aportatzeko ere! > > Gari > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
