Jatsuk:
Zenbat jende dago prest, ezagutzen ez daben espektakulo bat ikusteko?

---------Uste dozuna baiño gehixago. baiña aukeria be emon bihar jakue.

Ta ez nago ados, beharra dagoen horrekin, argi eta garbi, Eibarren
jendeak ez du kulturaren inongo beharrik. Urteroko antzerki jardunaldiak
eta Untzagako San Juanetako kontzertua, nahikoa eta soberan dira.

------Batzuendako, bai. Premiña sortu egin bihar dira.

Gaztetxean egiten diren ekitaldietan, zenbat Eibartar egoten da?
Plaentxiatarrak bakarrik, geixao.
Untzaga plazan, edo Txaltxa Zelain egiten diren kontzertuetan (egiten
direnean eta X miloitako taldea ez denean) zenbat jende egoten da?
Ego-Ibar zineklubera, zenbat jende joaten da?
Ta itxura denez Koliseora ere jende gutxi juten da... Ba akabo.

----------Berba egin dabe bi ekitaldiren ostian. Gitxiegi da. Gaztetxiana ez
da jende guztiandako, eta beheian dago.
Kontzertuetara jente gitxi juaten da, ondotxo dakit nik hori!

Ta jendia erakarri behar da.... jendeak egin dezala nahi duena, nik
toalla aspaldi bota nuen, kontzertu oso on larregitan egon naiz
Eibarren, bai ikusle moduan eta bai antolatzen (ta jarraituko dut, baina
ez jendeagatik) , jende oso gutxirekin inguruan, Punton, gaztexian,
Untzagan...

-----Hori ba! ez jako laga bihar antolatziari jende gitxi juaten dalako.
BAiña antzerki, dantza, eta holakuendako aretorik ez zeguan zentruan,
Koliseua biharrezkua zan. Nahi badaozu, biharrezkua neban. Holan hobeto? Nik
bihar neban!

Josuk:
2 minizineren beharra ez dut ulertzen, akaso minizine bat kendu eta sobran
dagoen gelaren artean beste zerbait egin zitekeen. Ustekabeko lagun batek
dion moduan "taberna kulto bat", bertan zine proiekzioak ere eman,
erakusketatxoak... eta saihetsetik Coliseo-ko programazioa "saldu", eta
bertarartzeko gogoa piztu, pixkanaka.

---------Ez da idea txarra! Baiña mini ziniena.....enfin!
Ni ondiokan ez naiz juan Koliseora! Baiña hillabetian baiño ez da zabalik
egon!
leire






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to