Jatsuk:
Nere ustez, arrazoi puntua badu tipo honek. Azken finean nola neurtzen
da kalitatea, joaten den jende kopuruarekin. Ermuako espektakuluak
Eibarkoak baino kalitate handiagoa dute, jende gehiago joaten delako.

-----Ez nago bape konforme! Espektakuluak berez dauka kalidadia.

Nere ustez, hezkuntza arazo bat dago, eta udaletxeak ez du asko lagundu
jendea hezitzen, zeren zein izan da bere politika, gauza batera ez badoa
jenderik, onena berriro dirurik hor ez gastatzea da (literalki
entzunda), alderantziz izan beharrean. Ta horrek zer ekarri du,
jendearen kulturarekiko desinteresa. Eta hau ez du konpontzen, Coliseoa
bezalako esparru batek, zeren Coliseoak ez dio Eibartarren behar bati
erantzuten, behar hori ez dagoelako. Ta kultura gose hori dugunok
aspaldi ohituta gaude herritik irtetzera, Ermua, Elgeta Elorrixo etab...
Eibar baino herri txikiagoak izanda, agenda kultural askoz hobeagoa dutenak.

-----Biharra itzela dago.  Jentia erakarri bihar da, eta ohittu. Errezoia,
Koliseuak huts-hutsian ez dau konponduko, baiña bai ganorazko ofdertiak, eta
ahoz ahokuak.
Ni aspertuta nago entzutziaz eibarren ez daguala ezer. Hori guzurra da,
baiña hori esaten dabenak ez daka interesik.
Errezoia dakazu esaten dozunian arazuak larrixaguak dirala, sakon-sakonekuak
dira. Heziketa bihar da, baiña zentruan ganorazko areto bat be bihar zan.
Hori bai, oin 15 urte. Beti berandu, beti txarto, beti eskaparatismua.
Baiña Koliseua bihar zan.
leire
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to