leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
>
>  Jatsuk:
> Nere ustez, arrazoi puntua badu tipo honek. Azken finean nola neurtzen
> da kalitatea, joaten den jende kopuruarekin. Ermuako espektakuluak
> Eibarkoak baino kalitate handiagoa dute, jende gehiago joaten delako.
>  
> -----Ez nago bape konforme! Espektakuluak berez dauka kalidadia.
Ni ere ez nago konforme.
Baina orokorrean horrela baloratzen da kalitatea. Erderaz esaten dan 
moduan "La gente va donde va Vicente".

Zenbat jende dago prest, ezagutzen ez daben espektakulo bat ikusteko?
Oso oso gutxi. Gehienentzat ezagutzen ez dutenez, aurre eritziz ,eskasa 
izango da, ta ez du atentzioa merezi. Batzutan gustoko duena ikustera 
joateko ere...

Ta ez nago ados, beharra dagoen horrekin, argi eta garbi, Eibarren 
jendeak ez du kulturaren inongo beharrik. Urteroko antzerki jardunaldiak 
eta Untzagako San Juanetako kontzertua, nahikoa eta soberan dira.

Gaztetxean egiten diren ekitaldietan, zenbat Eibartar egoten da? 
Plaentxiatarrak bakarrik, geixao.
Untzaga plazan, edo Txaltxa Zelain egiten diren kontzertuetan (egiten 
direnean eta X miloitako taldea ez denean) zenbat jende egoten da?
Ego-Ibar zineklubera, zenbat jende joaten da?
Ta itxura denez Koliseora ere jende gutxi juten da... Ba akabo.

Beharrik ez dago, oso romantikua izango zala Eibar herri kulturazale bat 
izatia, ados.

Ta jendia erakarri behar da.... jendeak egin dezala nahi duena, nik 
toalla aspaldi bota nuen, kontzertu oso on larregitan egon naiz 
Eibarren, bai ikusle moduan eta bai antolatzen (ta jarraituko dut, baina 
ez jendeagatik) , jende oso gutxirekin inguruan, Punton, gaztexian, 
Untzagan...

J.

>
> Nere ustez, hezkuntza arazo bat dago, eta udaletxeak ez du asko lagundu
> jendea hezitzen, zeren zein izan da bere politika, gauza batera ez badoa
> jenderik, onena berriro dirurik hor ez gastatzea da (literalki
> entzunda), alderantziz izan beharrean. Ta horrek zer ekarri du,
> jendearen kulturarekiko desinteresa. Eta hau ez du konpontzen, Coliseoa
> bezalako esparru batek, zeren Coliseoak ez dio Eibartarren behar bati
> erantzuten, behar hori ez dagoelako. Ta kultura gose hori dugunok
> aspaldi ohituta gaude herritik irtetzera, Ermua, Elgeta Elorrixo etab...
> Eibar baino herri txikiagoak izanda, agenda kultural askoz hobeagoa 
> dutenak.
>  
> -----Biharra itzela dago.  Jentia erakarri bihar da, eta ohittu. 
> Errezoia, Koliseuak huts-hutsian ez dau konponduko, baiña bai 
> ganorazko ofdertiak, eta ahoz ahokuak.
> Ni aspertuta nago entzutziaz eibarren ez daguala ezer. Hori guzurra 
> da, baiña hori esaten dabenak ez daka interesik.
> Errezoia dakazu esaten dozunian arazuak larrixaguak dirala, 
> sakon-sakonekuak dira. Heziketa bihar da, baiña zentruan ganorazko 
> areto bat be bihar zan. Hori bai, oin 15 urte. Beti berandu, beti 
> txarto, beti eskaparatismua.
> Baiña Koliseua bihar zan.
> leire
>  
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to