Nere ustez biok duzue arrazoi punttu bat. Udalak askoz gehiago egin beharko
luke, baina jendeak ez du larregi erantzuten dagoenarekin ere. Hala ere,
galdetu beharko genuke ¿zergaitik?

Ba... burura datorkit orain dela 2 urte Ustekabe fanfarretik ahalegindu
ginanean Jai Komisio bat sortzen herriko elkarteen artean. Gaztetxetik
etorri zen tipo batek esan zuen (izena ez dut gogoan) gauzak antolatzeko
beste modu bat behar dela. Aurreko urtean karpa kubano bat egon zela
Txantxa-Zelaixan, baina dana kanpotik ekarrita, eta posible zela herriko
kubatarren laguntzaz antolatzea, adibidez.

Adibide bat baino ez da, baina egia da gero eta herriko jende gehiago
inplikatu antolakuntzan, orduan eta errazagoa dela emaitza ona lortzea, ahoz
ahoko propagandaren bitartez bada ere. Udalean beste modu batean iruditzen
zait egiten direla gauzak, sanjuanetan "La Cabra Mecánica" (
http://www.lacabramecanica.com/ ) ekartzeko ez dut uste larregi kontutan
hartzen denik jendea, ez erabakitzeko ezta ondorengo antolakuntzarako. Eta
taldearen "aberasgarritasun kulturala" neurtu barik, zein aberatsa izango
litzake herriarentzat, herritarrak zuzenean inplikatzea.

Leiren aurreko mezuari erantzunez, neuk be uste dot Coliseo-a behar zala,
nahiz eta gauza batzuendako pobre geratuko dan. Formalegia iruditu zaio
jendeari, nik hori nabaritu dut kalean. 2 minizineren beharra ez dut
ulertzen, akaso minizine bat kendu eta sobran dagoen gelaren artean beste
zerbait egin zitekeen. Ustekabeko lagun batek dion moduan "taberna kulto
bat", bertan zine proiekzioak ere eman, erakusketatxoak... eta saihetsetik
Coliseo-ko programazioa "saldu", eta bertarartzeko gogoa piztu, pixkanaka.

Baina tira bi minizine eta gela huts bat dauzkagu eta erakargarri izaten
saiatu behar, Amatiñok asko daki horretaz.
Josu.



2007/5/3, Jatsu Argarate <[EMAIL PROTECTED]>

leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
>
>  Jatsuk:
> Nere ustez, arrazoi puntua badu tipo honek. Azken finean nola neurtzen
> da kalitatea, joaten den jende kopuruarekin. Ermuako espektakuluak
> Eibarkoak baino kalitate handiagoa dute, jende gehiago joaten delako.
>
> -----Ez nago bape konforme! Espektakuluak berez dauka kalidadia.
Ni ere ez nago konforme.
Baina orokorrean horrela baloratzen da kalitatea. Erderaz esaten dan
moduan "La gente va donde va Vicente".

Zenbat jende dago prest, ezagutzen ez daben espektakulo bat ikusteko?
Oso oso gutxi. Gehienentzat ezagutzen ez dutenez, aurre eritziz ,eskasa
izango da, ta ez du atentzioa merezi. Batzutan gustoko duena ikustera
joateko ere...

Ta ez nago ados, beharra dagoen horrekin, argi eta garbi, Eibarren
jendeak ez du kulturaren inongo beharrik. Urteroko antzerki jardunaldiak
eta Untzagako San Juanetako kontzertua, nahikoa eta soberan dira.

Gaztetxean egiten diren ekitaldietan, zenbat Eibartar egoten da?
Plaentxiatarrak bakarrik, geixao.
Untzaga plazan, edo Txaltxa Zelain egiten diren kontzertuetan (egiten
direnean eta X miloitako taldea ez denean) zenbat jende egoten da?
Ego-Ibar zineklubera, zenbat jende joaten da?
Ta itxura denez Koliseora ere jende gutxi juten da... Ba akabo.

Beharrik ez dago, oso romantikua izango zala Eibar herri kulturazale bat
izatia, ados.

Ta jendia erakarri behar da.... jendeak egin dezala nahi duena, nik
toalla aspaldi bota nuen, kontzertu oso on larregitan egon naiz
Eibarren, bai ikusle moduan eta bai antolatzen (ta jarraituko dut, baina
ez jendeagatik) , jende oso gutxirekin inguruan, Punton, gaztexian,
Untzagan...

J.

>
> Nere ustez, hezkuntza arazo bat dago, eta udaletxeak ez du asko lagundu
> jendea hezitzen, zeren zein izan da bere politika, gauza batera ez badoa
> jenderik, onena berriro dirurik hor ez gastatzea da (literalki
> entzunda), alderantziz izan beharrean. Ta horrek zer ekarri du,
> jendearen kulturarekiko desinteresa. Eta hau ez du konpontzen, Coliseoa
> bezalako esparru batek, zeren Coliseoak ez dio Eibartarren behar bati
> erantzuten, behar hori ez dagoelako. Ta kultura gose hori dugunok
> aspaldi ohituta gaude herritik irtetzera, Ermua, Elgeta Elorrixo etab...
> Eibar baino herri txikiagoak izanda, agenda kultural askoz hobeagoa
> dutenak.
>
> -----Biharra itzela dago.  Jentia erakarri bihar da, eta ohittu.
> Errezoia, Koliseuak huts-hutsian ez dau konponduko, baiña bai
> ganorazko ofdertiak, eta ahoz ahokuak.
> Ni aspertuta nago entzutziaz eibarren ez daguala ezer. Hori guzurra
> da, baiña hori esaten dabenak ez daka interesik.
> Errezoia dakazu esaten dozunian arazuak larrixaguak dirala,
> sakon-sakonekuak dira. Heziketa bihar da, baiña zentruan ganorazko
> areto bat be bihar zan. Hori bai, oin 15 urte. Beti berandu, beti
> txarto, beti eskaparatismua.
> Baiña Koliseua bihar zan.
> leire
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to