Nekez, bai.

Esan dut aurreko mezuan: teoria egiten hasi eta gero topatu dut aita
Gordexola - Iratzagorrikoa zela eta ama Sestao /Barakaldokoa, bizi
guztikoa :-)

Hemen dago arbola genealojikoa: http://tinyurl.com/2fq5km

III. atalean begiratu: Ascendientes de Domingo Uriarte Arteagabeitia
"El Rebonzanito"

eneko



El 11/07/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
>
> Enekmok:
>
> <Litekeena da "Rebonzanito"ren gurasoak, Uriarte-Arteagabeitia-tarrak, beste
> nonbaitetik (Gipuzkoa, Nafarroa, <Bizkaiko ekialdea) Sestaora etorritako
> jendea izatea. (Rebonza Sestaoko auzoa da).
>
> -- Uriarte eta Arteagabeitia... Nekez Gipuzkoa eta Nafarroatik. Egia da XIX
> mendean Gipuzkoatik Enkarterrietara emigrazio dezente samarra izan zela.
> Baina ez ziren baserritarrak, artzainak baino. Lehenik joan-etorria egiten
> zutenak eta gero han geratu zirenak.
>
> Amatiño
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
> Enviado el: miércoles, 11 de julio de 2007 8:18
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] Rebonzanito
>
> >     Sestao be errekaren eskuma aldian dago,
>
> ??  Imanol, Sestao ezkerraldean dago.
>
> XIX. mende erdialdean hasi zen emigrazioa ezkerralderantz. Bataz beste,
> 1877-1900 urteen artean %11,3ko hazkundea eman zen urtero Sestaon
> (http://tinyurl.com/2b8bfb ).
>
> 400 biztanle zituen Sestaok 1877 urtean. 1890 urtean ia 7.000 biztanle
> zituen.  Txomin Uriarte Arteagabeitia "rebonzanito" jaio zen urtean 8.000
> biztanletik gora  izango zituen Sestaok.
>
> Litekeena da "Rebonzanito"ren gurasoak, Uriarte-Arteagabeitia-tarrak, beste
> nonbaitetik (Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaiko ekialdea) Sestaora etorritako
> jendea izatea. (Rebonza Sestaoko auzoa da)
>
> "Lehenengo etorkinak Bizkaitik eta Euskal Herriko gainerako herrialdeetatik
> iritsi ziren" (Ikus Sestao 200 urte;
> http://www.sestao200urte.net/eu/cartel.php?mod=7 )
>
> Ezagutzen dut ezkerraldeko jende dexente jatorriz aitona-amona (edo
> bir-aitona/amona) euskaldunak zituztenak Nafarroatik, Bizkaiko kostaldetik,
> Gipuzkoatik  joandakoak zirelako.
>
> Baina ez dirudi hau guztiz horrela denik :-)  Kasu honetan eta Interneten
> ageri diren datuak egia badira (http://tinyurl.com/2fq5km) , Rebonzanitoren
> aita, Nicasio Uriarte Latorre,  1863eko abenduaren 14an batailatu zuten
> Gordexola - Iratzagorriako San Esteban elizan (http://tinyurl.com/yu8fx4).
> Beraz, suposa dezakegu bertan jaioa zela, eta Bonaparteri kasu eginez gero
> (http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a9/Bonaparte_euskalki_mapa.
> jpg
> ) garai horretan euskara hitz egiten zen Gordexola - Iratzagorria aldean.
>
> Aldiz, ama sestaotarra zen. Beharbada lan bila joango zen Nicasio Gordexola
> - Iratzagorritik Sestaora eta bertan 1867 urtean jaiotako Pía de
> Arteagabeitia Lasuen ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Garai horretan
> Bonapartek egin zuen mapa famatuaren mugan daude Sestao - Barakaldo, eta
> agian euskara zekien Piak.
>
> Bestalde, duela gutxi arte Kuetos edo Rebonza bezalako ezkerraldeko auzo
> askotan baserri estiloko etxeetan (adibidez:
> http://tinyurl.com/2pbzx2 ) bizi zen jende asko.
>
> Beharbada, halako batean (Ribonza nº 76 - 1º)  jaioko zen Rebonzanito
> 1894 urteko abuztuaren 4an, edo beharbada ez, eta Ribonza 76 - 1º ez zen
> baserria izango baizik eta "en el caserio de Ribonza" zegoen etxe bat, eta
> Ribonza auzoko etxea bateko lehen solairuan jaio zen Txomin toreroa.
>
> Auskalo, hipotesiak dira. Baina Sestao errekaren ezker aldean dago, hori
> seguru! :-)
>
> Eneko (prokrastinatzen)
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to