Enekmok:

<Litekeena da "Rebonzanito"ren gurasoak, Uriarte-Arteagabeitia-tarrak, beste
nonbaitetik (Gipuzkoa, Nafarroa, <Bizkaiko ekialdea) Sestaora etorritako
jendea izatea. (Rebonza Sestaoko auzoa da).

-- Uriarte eta Arteagabeitia... Nekez Gipuzkoa eta Nafarroatik. Egia da XIX
mendean Gipuzkoatik Enkarterrietara emigrazio dezente samarra izan zela.
Baina ez ziren baserritarrak, artzainak baino. Lehenik joan-etorria egiten
zutenak eta gero han geratu zirenak.

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: miércoles, 11 de julio de 2007 8:18
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Rebonzanito

>     Sestao be errekaren eskuma aldian dago,

??  Imanol, Sestao ezkerraldean dago.

XIX. mende erdialdean hasi zen emigrazioa ezkerralderantz. Bataz beste,
1877-1900 urteen artean %11,3ko hazkundea eman zen urtero Sestaon
(http://tinyurl.com/2b8bfb ).

400 biztanle zituen Sestaok 1877 urtean. 1890 urtean ia 7.000 biztanle
zituen.  Txomin Uriarte Arteagabeitia "rebonzanito" jaio zen urtean 8.000
biztanletik gora  izango zituen Sestaok.

Litekeena da "Rebonzanito"ren gurasoak, Uriarte-Arteagabeitia-tarrak, beste
nonbaitetik (Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaiko ekialdea) Sestaora etorritako
jendea izatea. (Rebonza Sestaoko auzoa da)

"Lehenengo etorkinak Bizkaitik eta Euskal Herriko gainerako herrialdeetatik
iritsi ziren" (Ikus Sestao 200 urte;
http://www.sestao200urte.net/eu/cartel.php?mod=7 )

Ezagutzen dut ezkerraldeko jende dexente jatorriz aitona-amona (edo
bir-aitona/amona) euskaldunak zituztenak Nafarroatik, Bizkaiko kostaldetik,
Gipuzkoatik  joandakoak zirelako.

Baina ez dirudi hau guztiz horrela denik :-)  Kasu honetan eta Interneten
ageri diren datuak egia badira (http://tinyurl.com/2fq5km) , Rebonzanitoren
aita, Nicasio Uriarte Latorre,  1863eko abenduaren 14an batailatu zuten
Gordexola - Iratzagorriako San Esteban elizan (http://tinyurl.com/yu8fx4).
Beraz, suposa dezakegu bertan jaioa zela, eta Bonaparteri kasu eginez gero
(http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a9/Bonaparte_euskalki_mapa.
jpg
) garai horretan euskara hitz egiten zen Gordexola - Iratzagorria aldean.

Aldiz, ama sestaotarra zen. Beharbada lan bila joango zen Nicasio Gordexola
- Iratzagorritik Sestaora eta bertan 1867 urtean jaiotako Pía de
Arteagabeitia Lasuen ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Garai horretan
Bonapartek egin zuen mapa famatuaren mugan daude Sestao - Barakaldo, eta
agian euskara zekien Piak.

Bestalde, duela gutxi arte Kuetos edo Rebonza bezalako ezkerraldeko auzo
askotan baserri estiloko etxeetan (adibidez:
http://tinyurl.com/2pbzx2 ) bizi zen jende asko.

Beharbada, halako batean (Ribonza nº 76 - 1º)  jaioko zen Rebonzanito
1894 urteko abuztuaren 4an, edo beharbada ez, eta Ribonza 76 - 1º ez zen
baserria izango baizik eta "en el caserio de Ribonza" zegoen etxe bat, eta
Ribonza auzoko etxea bateko lehen solairuan jaio zen Txomin toreroa.

Auskalo, hipotesiak dira. Baina Sestao errekaren ezker aldean dago, hori
seguru! :-)

Eneko (prokrastinatzen)
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to