Hi, Trebi:

Benetan esango deuat. Fribolo xamarra irizten jetsat hire jarrerari. Ez dok
artikulurik irakorri, ez jak bape interesatzen, "ezta interesik txikiena"
be, baiña bestien erreakziñueaz interesatzen jaz. Jarrera honek hainbat izen
jakaz, baiña ez jatak onik bat be bururatzen.

Nere jefia ostera bere eginkizunaz arduratu dok, erreakziño interesatuetan
pentsau barik. Eta, benetan, hiregandik gitxien uste nebana zera dok:
bestiak zer esango daben bildurrez ixildu biharran apologixia egittia¡ 

Imanoltxuk... Hik Xabier Leten letria buruz ikasi dok, baiña ez dok oindiño
bere esanguria aittu.

Eta, halandabe, arazua zertan dan jakin gura badok, hogei lerrotan azalduko
deuat, ahalik eta neutruen.

Amatiño

----------------------------------------------------------------

    Emoten jestak Amatiñoren artikulu hau Imazen horrekin lotuta dagoela,
hala badok, eta ez badok be, hona nire eritzia.

    Nik ez najuan leidu artikulu hori, ez jatak interesatzen, ez lehen, ez
orain. Baina, ze erremedixo, entzun jittuat artikulu horrek sortutako
erreakziñoak. Besteak beste, eta batez be, PPko eta PSOEko ordezkarixak
esanez "ai zelako ona dan Imaz, azkenean guk beti esan doguna orain diño
honek, ez beste txoro-erradikal Ibarretxe horren modura."

    Benetan, ez jakat ezta interes txikienik bez artikulu horretan. Baina
ikuskizun horren aurrian, hi, Amatiño, ez jok uste PPk eta PSOEk Imazen
gainean hain esajeratuki ondo berba egitten dabenian, Imazek, abertzalien
aurrian, galdu egitten dabela? Eta ez jok uste Ibarretxe (eta Egibar),
besterik gabe, ezer ez esanik, ixilik egonik, espainolisten kritika gogorrak
jasoz irabazi egitten dabela abertzalien aurrian?

    Ai, Leteren kantak ondo ziñuan: "handitzen zeranean ikasiko dezu, ixilik
egoteak zenbat balio dun"

        Imanoltxuk.


----- Original Message -----
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Sunday, July 22, 2007 6:49 PM
Subject: [eibar] Herri kontsulta


Azken asteotako eztabaidaren arabera besterik iruditu arren, ez dut nik uste

kontsulta egin beharra auzitan dagoenik. Izan ere, PPtik Batasunera 
bitartean, auzitan dagoena ez da erreferenduma egin beharra, zein 
baldintzatan eta zertarako baizik.



Adibide gisa, atzo bertan Javier Madrazok azaldu zuen egunkari honetan 
kontsultak ETAren kontrako jarrera eta hiritarren erabaki-ahalmena bildu 
beharko lituzkeela. Nik uste nuen, ostera, zorioneko  kontsulta marku 
politiko berria adosteko baino ez zela.



Behar bada ni Madrazo jauna baino xinpleagoa naiz baina, batetik, ez dut 
uste ezein demokraziatan eztabaidan dagoenik hiritarren erabaki-ahalmena; 
eta, bestetik, nik behintzat ez nuke demokrazia, terrorismoa, 
giza-eskubideak, torturarik eza edo sexu-berdintasuna herri-kontsultaz 
erabaki beharko lituzkeen gizartean bizi nahi.



Behar bada, ETAk indarrean jarraitzen duen artean (lehergailuak jarri 
nahirik eta hiritarrei iraultza-zerga eskatzen) ez dago baikor izateko 
arrazoirik baina, zer gerta ere, nik esango nuke bekegintza eta normalizazio

politikoaren abiapuntuak idatzita daudela honez gero. Hau da, Eginoko 
Mahaiaren erabakiak, Anoetako agiria, Kongresuaren ebazpena, hirukoaren 
koalizio-gobernuaren akordioa eta EAJren bakegintza eta normalizazio 
politikorako ekimena.



Bost dokumentu horietan biltzen dira orain arteko abiapunturik nagusienak 
eta bost proposamen horien baitan dagoen hirusta izango da, segurutik, 
irtenbidea. Alegia: indarkeriarik eza, lehenik, hitzarmen politikoa, gero, 
eta herri-kontsulta, azkenik.



Are gehiago, bost dokumentuon gainetik bidezidorra hartu nahi duena tronpatu

egingo da behin eta berriro. Lasterbide, neke-bide.



             Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to