Amatiñok.- Benetan esango deuat. Fribolo xamarra irizten jetsat hire
jarrerari. Ez dok
artikulurik irakorri, ez jak bape interesatzen, "ezta interesik txikiena"
be, baiña bestien erreakziñueaz interesatzen jaz. Jarrera honek hainbat izen
jakaz, baiña ez jatak onik bat be bururatzen.
Trebik.- Emoten jestak ez destala ondo adittu, ziur errua ziharo neria
dala, garbixago berba egin beharko najeukek. Ia beste modu batez esanda
hobeto aditzen garazen. Zenbatek hartu juen artikulu hori leitzeko arduria?
ba postura egingo nejeukek nahiko gutxi izan zirala, batez be erreakziñoen
espektadoreak izan ginanon aldian. Askoz gehixago izan zituan (ginuan)
ondoko deklaraziñuen entzuleak (ez da ezer egin behar, jarrera pasibo hutsa)
artikuluaren irakurliak baino (lana hartu behar, horretan aktiboki
jardun...). Horregatik, diñot, ondorio soziologikoen aldetik, inportantiagoa
dok ikuskizuna testuaren edukia baino, erreakziñuen espektakulua askoz baino
askoz jende gehixagoengana ailegatu zalako.
Ak.- Nere jefia ostera bere eginkizunaz arduratu dok, erreakziño
interesatuetan
pentsau barik. Eta, benetan, hiregandik gitxien uste nebana zera dok:
bestiak zer esango daben bildurrez ixildu biharran apologixia egittia¡
Tk: Ez, nire asmua ez zuan "ixildu biharran apologixia egittia", ez
gutxienez kontzienteki, benetan. Buruan nakana gehixago jauan lotuta foro
honetan lehenago diskutidu zan beste kontu batekin. Hanguan ez najuan parte
hartu, baina gogoratuko dotzuet zein zuan: Txabarri eta ... arkeologo hori
(deitura ez juat gogoratzen), batek "gura zebana esan zeikeala", eta
Txabarrik ez, edo bai... Amatiñok defenditzen juan +- Txabarrik bai egin
zeikeala, zergatik ez? (bai, ziur nok ez dotela zihatz ondo jasotzen
eztabaida horren mamixa). Nik orduan ez najuan erantzun, baina oin bai
egingo juat : euren deklaraziñotan diferente jokatu beharra jakek arrazoi
batengatik: batek ez jituk publikoaren botuak, oneritziak, bilatu behar,
bestiak bai, horregattik diferente jokatu behar juek, beraien partidak
diferenteak dituk, lege diferentiak segitzen jituek. Horregatik arkeologoari
agian ez, baina bai Txabarriri bai Imazi bai arduratu bihar jetsen testuen
edukiaz gain, horren kontura sortzen den erreakziñoen espektakulua. Eta kasu
honetan Imazek, uste dot, galtzaile urten dabela.
Horregatik Imaz isildu behar dok? Ez. Baina hurrengo mugimentuetarako
kontutan izan beharko jaleukek bere ekintzen ondorixua zein dan, batez be,
nik uste doten moduan, bere onerako ez badituk.
Ni ez nok jokalari trebeegixa, baina bajakiat partida bat irabazi
neikeala bestia baino hobeto jokatuz, edo besterik gabe, ezer egin barikan,
geldi egonik, bestien mugimendu txarrak aprobetxatuz.
Ia ez ete doten egoeria are gehixago okertu.
Agurrak eta muxuak.
Imanoltxu.
Oharra: "Nahizta Trebiri..." ondoren idatzitako mezu hori
irakurri barikan idatzitakoak dituk aurreko lerro horrek. Neuk be bajakak
ohera juteko eskubidia!! Bixar (agian) gehixago.
----------------------------------------------------------------
Emoten jestak Amatiñoren artikulu hau Imazen horrekin lotuta dagoela,
hala badok, eta ez badok be, hona nire eritzia.
Nik ez najuan leidu artikulu hori, ez jatak interesatzen, ez lehen, ez
orain. Baina, ze erremedixo, entzun jittuat artikulu horrek sortutako
erreakziñoak. Besteak beste, eta batez be, PPko eta PSOEko ordezkarixak
esanez "ai zelako ona dan Imaz, azkenean guk beti esan doguna orain diño
honek, ez beste txoro-erradikal Ibarretxe horren modura."
Benetan, ez jakat ezta interes txikienik bez artikulu horretan. Baina
ikuskizun horren aurrian, hi, Amatiño, ez jok uste PPk eta PSOEk Imazen
gainean hain esajeratuki ondo berba egitten dabenian, Imazek, abertzalien
aurrian, galdu egitten dabela? Eta ez jok uste Ibarretxe (eta Egibar),
besterik gabe, ezer ez esanik, ixilik egonik, espainolisten kritika gogorrak
jasoz irabazi egitten dabela abertzalien aurrian?
Ai, Leteren kantak ondo ziñuan: "handitzen zeranean ikasiko dezu, ixilik
egoteak zenbat balio dun"
Imanoltxuk.
----- Original Message -----
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Sunday, July 22, 2007 6:49 PM
Subject: [eibar] Herri kontsulta
Azken asteotako eztabaidaren arabera besterik iruditu arren, ez dut nik uste
kontsulta egin beharra auzitan dagoenik. Izan ere, PPtik Batasunera
bitartean, auzitan dagoena ez da erreferenduma egin beharra, zein
baldintzatan eta zertarako baizik.
Adibide gisa, atzo bertan Javier Madrazok azaldu zuen egunkari honetan
kontsultak ETAren kontrako jarrera eta hiritarren erabaki-ahalmena bildu
beharko lituzkeela. Nik uste nuen, ostera, zorioneko kontsulta marku
politiko berria adosteko baino ez zela.
Behar bada ni Madrazo jauna baino xinpleagoa naiz baina, batetik, ez dut
uste ezein demokraziatan eztabaidan dagoenik hiritarren erabaki-ahalmena;
eta, bestetik, nik behintzat ez nuke demokrazia, terrorismoa,
giza-eskubideak, torturarik eza edo sexu-berdintasuna herri-kontsultaz
erabaki beharko lituzkeen gizartean bizi nahi.
Behar bada, ETAk indarrean jarraitzen duen artean (lehergailuak jarri
nahirik eta hiritarrei iraultza-zerga eskatzen) ez dago baikor izateko
arrazoirik baina, zer gerta ere, nik esango nuke bekegintza eta normalizazio
politikoaren abiapuntuak idatzita daudela honez gero. Hau da, Eginoko
Mahaiaren erabakiak, Anoetako agiria, Kongresuaren ebazpena, hirukoaren
koalizio-gobernuaren akordioa eta EAJren bakegintza eta normalizazio
politikorako ekimena.
Bost dokumentu horietan biltzen dira orain arteko abiapunturik nagusienak
eta bost proposamen horien baitan dagoen hirusta izango da, segurutik,
irtenbidea. Alegia: indarkeriarik eza, lehenik, hitzarmen politikoa, gero,
eta herri-kontsulta, azkenik.
Are gehiago, bost dokumentuon gainetik bidezidorra hartu nahi duena tronpatu
egingo da behin eta berriro. Lasterbide, neke-bide.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]