Ba nik bai, irakurri nuen. Bilbotik Benidormera bidaia entretenitzko, aldizkari antikultural bat eta Deia erosi nituen eta bertan (Deian, noski) Imazen artikulua.
Zilegi bere iritzia, baina erridikulu samarra alderdiaz ematen ari diren irudia. Eta irudiaz baino ez naiz ari. Azken finean, badirudi EAJn inork ez duela zalantzan jartzen erreferendumaren (edo denadelakoaren) beharra. Kontua da Ibarretxek (eta EAJk) esan zuela erreferenduma biolentziarik gabeko egoeran izango dela (zela?). Postura kritikagarria bai, baina ez berria. Horren aurrean egin beharreko galdera zera da: ETA existitzen den bitartartean ezin al dugu marko politikoa aldatu? Imazek "*ETA va a marcar la agenda, nos guste o no*" dionean Ibarretxek azken urteotan esandakoari jarraipena ematen dio, ez du ezer berririk aportatzen, esaten duenean erreferenduma biolentziarik ez dagoenean izango dela... ala bai? Baina Ibarretxek esan zuen, baita ere, legealdi hontan izango zela erreferendum hori. Noski, ETAren jarduna ez dago (zoritxarrez) Ibarretxeren eskutan. Baina 2005eko hauskundetan egindako promesa hor dago: http://www.youtube.com/watch?v=vic4cPV8DZo j.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
