Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera bat merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta, horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), eta oso ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".
Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni. Ondo izan Iban Zaldua. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
