Ba, pozten  naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu zaizulako.

Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza Montoiak
euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, eta
bere liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta hobeto ari
dela esango nuke.

Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura
hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra da,
eta baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik aurrerakoa
samurragoa da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin oso
ondo josi ez.

X.

El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:

Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal
Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste
pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera bat
merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta,
horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), eta oso
ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".

Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren
argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni.

Ondo izan

Iban Zaldua.

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to