Kasualitatez aurreko ewaztenian ni bezela Montoiazalia dan lagun batekin jardun
neban
Euskal Hiria sutan liburuaz. Mesede bat eskertzeko erregalau netsan uda
hasierian. Ia ze eritzi jakon galdetzian amaitxu barik laga zebala erantzun
zestan. Liburuak irensten ditxun batengandik hori entzutzia...Ta ni be, azken
ipoñak ezik etxatala gustau. Bere beste liburu batzuen onduan halakua, txasko
galanta. Ta hara! Sarixa ta laudorixuak. Atzo Anjel
Lertxundi irratixan ta gaur Iban Zaldua.
Irakurri dozuenori, gustau jatzue?
Dani> From: [EMAIL PROTECTED]> To: [email protected]> Date: Wed, 7 Nov
2007 14:12:01 +0100> Subject: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat> >
Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal > Hiria
sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste > pozgarria dela,
liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera bat > merezi zuelako: Xabier
Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta, > horretaz gain, arraroagoa dena,
baita nobelagile aparta ere), eta oso > ondo jostutako lana da "Euskal Hiria
sutan".> > Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren >
argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni.> > Ondo izan>
> Iban Zaldua.> > _______________________________________________> Mezuak
bidaltzeko: [email protected]> > http://www.eibar.org/zerrenda> >
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_________________________________________________________________
Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE!
http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]