iban, egoki eta zuzen litzateke beharbada zuk eta montoiak euskadi sariaren 
zati baten bidez, bakoitzak 3000 euro esaterako, beka bat eskaintzea, aztergai 
hau jorratzeko: "traizioa, traizioa eta traizioa, zalduaren eta montoiaren 
liburuetan"

zorionak, xabier, eta elkartasuna durango bezpera estresagarri honetan

eta duda bat: zer esan nahi du montoiaren liburu hasierako bertold brecht-en 
aipamen horrek?


  ----- Original Message ----- 
  From: Xabier Mendiguren 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
  Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat


  Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu zaizulako.

  Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza Montoiak euskal 
literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, eta bere liburuak beti 
onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta hobeto ari dela esango nuke.

  Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura hurbiltzeko 
gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra da, eta baliteke baten bat 
galtzea. Baina ez arduratu: hortik aurrerakoa samurragoa da-eta. Nahiz eta 
"samurra" hitza Montoiaren testuekin oso ondo josi ez.

  X.

  El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:


    Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal 
    Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste 
    pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera bat 
    merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta, 
    horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), eta oso 
    ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan". 

    Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren 
    argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni. 

    Ondo izan 

    Iban Zaldua. 

    _______________________________________________ 
    Mezuak bidaltzeko: [email protected] 

    http://www.eibar.org/zerrenda 

    harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to