Herri kontsulta bat egitea ariketa demokratikoa da, berez, kontzeptualki, nahiz eta alderdi politikoen gutxiengo batek bultzatu.
Biztanle bakoitzeko 3.000 € inguru kostatzera hel daitekeen obra bat, herria informatu gabe aurrera botatzea, ez zait demokratikoa iruditzen, "partidokrata" hutsa baino, nahiz eta diozun alderdien %86ak onartu. Asier Arregi Amatiño(e)k dio: > Herri-kontsulta dela eta, jakina da --aurretik akordiorik ez badago, > behintzat-- Ibarretxe lehendakariak datorren ekainean baimena eskatuko > diola Eusko Legebiltzarrari hurrengo udazkenean herri-kontsulta > egiteko. Ezin oraindik jakin Ibarretxek baimen hori lortuko ote duen > Legebiltzarraren aldetik baina, onenean ere, badirudi ez duela %56aren > onespena baino gehiago lortuko. Ehunetik 56 hori asko edo gutxi den > eztabaidagarri izan daiteke baina zalantzarik ez joko demokratikoaren > arabera nahikoa dela. Eta kitto. > > Hau egia izanik, egia ere bada Abiada Handiko Trenak Eusko > Legebiltzarraren %86aren onespena duela. Baita Nafarroako > Legebiltzarraren %86arena ere, hain justu. Eta, horretara, ezin > besteko galdera zera da: zergatik herri-kontsulta egiteko aski da > Gasteizko Legebiltzar soilaren %56a eta Abiada Handiko Trena egiteko > ez da aski Hegoaldeko bi parlamentuen %86a? > Are gehiago. Nahiz eta Eusko Legebiltzarrak Abiada Handiko Trena > erabaki, hor ari dira hainbat alkate adierazten, Parlamentuak besterik > esan arren, eurak buru-belarri saiatuko direla –-tokian tokiko > herritarren izenean-- Abiada Handiko Trena beraien herrietatik pasa ez > dadin. > Bapo, bapo... Eta, era berean, Eusko Legebiltzarrak herri-kontsulta > egitea erabaki arren, hainbat alkate hasiko balira esaten --tokian > tokiko herriaren izenean jakina-- euren udaletan ez dela > herri-kontsultarik egingo? > Segurutik alkateei ez dagokie euskal hiritar guztion herri-kontsultaz > erabakitzea. Baina, gu guztion trenaz bai ala? > Amatiño > Goiz kronika. Euskadi Irratia > 2007-11-13 > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > *Texto añadido por Platinum 2006:* > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un > mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente > vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM! > <http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_10025&SPAM=true> > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
