Asier: -- Hire lasaitasunerako nik bajakixat ez haizela faxista. Onartu be hasiera-hasieratik onartu deuat borondate ona. Baiña faxista ez izatia eta borondate ona eukitzia ez dittuk nahikua arrazoiaz jabetzeko. Nere uste apalian oiñarri-oiñarrizko kontzeptuak nahasten dittuk eta nik nekatuta naok oiñarri-oiñarrizko gauzak eztabaidatzen. Aurrekuan, paper zaharren artian, nik oin dala 35 urte inguru Jose de Artetxe zanari idatzitako kartian kopixia topau najuan. Sentimentu bi izan najittuan kartia irakorri-ala. Batetik, nere buruaz lotsatu. Bestetik, hitaz gogoratu. Esangura dotena zera dok: hik uste baiño hobeto ulertzen deuat eta hik uste baiño hurrago sentitzen haut. Baiña horrek guztiak ez jakak zer ikusirik arrazoiakin. Eutsi goixari.
Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Arregi Enviado el: miércoles, 14 de noviembre de 2007 11:49 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena Atzo goizetik konputagailua ixotu barik eta...zelako eztabaida politta. Markosek hitz batzuk oso era egokixan kendu destaz. Oin...beste batzuk gehitzen dittut: Ze demontre da ba demokrazia? Real Academiaren eritziz: *democracia**.* (Del gr. δημοκρατία). *1. * f. Doctrina política favorable a la intervención del pueblo en el gobierno. *2. * f. Predominio del pueblo en el gobierno político de un Estado. Beraz, herria kontsultatzia, HERRI KONTSULTA egittia, erreferedumak eta abar...DEMOKRAZIA deritzon doktrina politikoaren ARIKETA ZUZENA dira. Ia ba, Amatiño. DEMOS, herriak, poblazioak dittuk, hitzak KONTZEPTUALKI, demokrazia hitzak ez jakak alderdixekin zer ikusirik, ezta hauen portzentaia elektoralekin be. Alderdixei botua emotia dakak hik demokraziatzat. Hortik kanporakuak heuretzat ez dittuk demokrazia. Eta hori bai, kontzeptualki, zuzena ez dana. AHTan gaiñeko informaziñuakin gure artian egin danak Gebbelsen doktrinekin eta jarduteko moduakin zerikusi gehixago daka, doktrina demokratikoarekin baiño. Gero faxista ni izango nauk...já!!. Ez najuan idatzi ba oin gitxi, konstituzionala, española eta subditua naizena? Gaiñera, "gitxienguak bultzatuta" idatzi najuan ez derrigortuta edo autoritarioki inposatuta (alderdikraziak "demokratikoki" gauza asko egiten dittuan legez). Nik be hitzik ez juat aldatzen. Ondo izan, Asier Arregi _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
