Amatiñok: "Asier: (...) Esangura dotena zera dok: hik uste baiño hobeto ulertzen deuat eta hik uste baiño hurrago sentitzen haut. Baiña horrek guztiak ez jakak zer ikusirik arrazoiakin."
--- Amatiño: Pozten nok sentimenduan behintzat hi hur egotiaz, arrazoia, sentimentua baiño balio gitxiagokua dok eta; beti be, nere kriterio apalian. Kriterio bat, arrazoi bat. Bi kriterio, arrazoi bi. Bixak arrazoi, nahizta bata "indarrean dagoen sistema" izan, heuk "demokrazia parlamentarioa" deitzen duana. Neretzat, izen zuzenagua dok "monarkia parlamentarixua". Hik kriterio jakin bati balio axiomatikua emoten detsak, aittatzen duan oiñarri-oiñarrixori, eta arrazoiaren jabe haiz, horrela. Nik ez jakat arrazoirik. Ez juat hori bilatzen. Nere bidia beste bat dok, arrazoia bideko tresna erabilgarrixetako bat besterik ez dok, erabileraren arabera ustelkorra dana. Ondo izan, Asier Arregi PD: kuriosidadez, Jose de Artetxeri idatzitako gutunakin nitaz gogoratu bahitzan, gustora irakurriko neukek, posible badok. Amatiñok: (...) _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
