Zapirainek: <amatiño, ba niri ere herri kontsulta bat egitea ariketa demokratikoa iruditzen zait. -- Jakiña. Neri be bai. Baiña ez dok hori Asierrek idatzi dabena.
<eta ez naiz ulertzera iristen zer dela eta izan daitekeen "faxismo", "alderdikrazia" gisa definitzea herritarrak behar bezala informatu barik obra bat aurrera ateratzea (alderdi gehienak alde edukita ere) -- Eritxia eritxi, ez juat uste eztabaidian funtsa diru-kopurua danik, ezta informaziño falta be. Eta faxismua ez badok, "falangismua" bihar bada? Hire aukeran lagatzen juat. Amatiño ----------------------------- > Asierrek: > > <Herri kontsulta bat egitea ariketa demokratikoa da, berez, kontzeptualki, > nahiz eta alderdi politikoen gutxiengo batek bultzatu. > -- Hori, "kontzeptualki" hain zuzen be, ez dok egixa, nahiz borondaterik > onenaz pentsatu. > > <Biztanle bakoitzeko 3.000 € inguru kostatzera hel daitekeen obra bat, > herria informatu gabe aurrera botatzea, ez zait demokratikoa iruditzen, > "partidokrata" hutsa baino, nahiz eta diozun alderdien %86ak onartu. > -- Eta hau, "kontzeptualki" hain zuzen be, faxismoa dok, nahiz > borondaterik onenaz pentsatu. > > Amatiño > > > > Amatiño(e)k dio: >> Herri-kontsulta dela eta, jakina da --aurretik akordiorik ez badago, >> behintzat-- Ibarretxe lehendakariak datorren ekainean baimena eskatuko >> diola Eusko Legebiltzarrari hurrengo udazkenean herri-kontsulta >> egiteko. Ezin oraindik jakin Ibarretxek baimen hori lortuko ote duen >> Legebiltzarraren aldetik baina, onenean ere, badirudi ez duela %56aren >> onespena baino gehiago lortuko. Ehunetik 56 hori asko edo gutxi den >> eztabaidagarri izan daiteke baina zalantzarik ez joko demokratikoaren >> arabera nahikoa dela. Eta kitto. >> >> Hau egia izanik, egia ere bada Abiada Handiko Trenak Eusko >> Legebiltzarraren %86aren onespena duela. Baita Nafarroako >> Legebiltzarraren %86arena ere, hain justu. Eta, horretara, ezin >> besteko galdera zera da: zergatik herri-kontsulta egiteko aski da >> Gasteizko Legebiltzar soilaren %56a eta Abiada Handiko Trena egiteko >> ez da aski Hegoaldeko bi parlamentuen %86a? >> Are gehiago. Nahiz eta Eusko Legebiltzarrak Abiada Handiko Trena >> erabaki, hor ari dira hainbat alkate adierazten, Parlamentuak besterik >> esan arren, eurak buru-belarri saiatuko direla –-tokian tokiko >> herritarren izenean-- Abiada Handiko Trena beraien herrietatik pasa ez >> dadin. >> Bapo, bapo... Eta, era berean, Eusko Legebiltzarrak herri-kontsulta >> egitea erabaki arren, hainbat alkate hasiko balira esaten --tokian >> tokiko herriaren izenean jakina-- euren udaletan ez dela >> herri-kontsultarik egingo? >> Segurutik alkateei ez dagokie euskal hiritar guztion herri-kontsultaz >> erabakitzea. Baina, gu guztion trenaz bai ala? >> Amatiño >> Goiz kronika. Euskadi Irratia >> 2007-11-13 >> >> ---------------------------------------------------------------------- >> ----------------------------- >> *Texto añadido por Platinum 2006:* >> >> Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un >> mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente >> vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM! >> <http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_10025&SPAM=true> >> ---------------------------------------------------------------------- >> ----------------------------- >> ---------------------------------------------------------------------- >> -- >> >> _______________________________________________ >> Mezuak bidaltzeko: [email protected] >> >> http://www.eibar.org/zerrenda >> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
