Asierrek:

<Herri kontsulta bat egitea ariketa demokratikoa da, berez, kontzeptualki, 
nahiz eta alderdi politikoen gutxiengo batek bultzatu.
-- Hori, "kontzeptualki" hain zuzen be, ez dok egixa, nahiz borondaterik onenaz 
pentsatu. 

<Biztanle bakoitzeko 3.000 € inguru kostatzera hel daitekeen obra bat, herria 
informatu gabe aurrera botatzea, ez zait demokratikoa iruditzen, "partidokrata" 
hutsa baino, nahiz eta diozun alderdien %86ak onartu.
-- Eta hau, "kontzeptualki" hain  zuzen be, faxismoa dok, nahiz borondaterik 
onenaz pentsatu.

Amatiño



Amatiño(e)k dio:
> Herri-kontsulta dela eta, jakina da --aurretik akordiorik ez badago,
> behintzat-- Ibarretxe lehendakariak datorren ekainean baimena eskatuko 
> diola Eusko Legebiltzarrari hurrengo udazkenean herri-kontsulta 
> egiteko. Ezin oraindik jakin Ibarretxek baimen hori lortuko ote duen 
> Legebiltzarraren aldetik baina, onenean ere, badirudi ez duela %56aren 
> onespena baino gehiago lortuko. Ehunetik 56 hori asko edo gutxi den 
> eztabaidagarri izan daiteke baina zalantzarik ez joko demokratikoaren 
> arabera nahikoa dela. Eta kitto.
>
> Hau egia izanik, egia ere bada Abiada Handiko Trenak Eusko 
> Legebiltzarraren %86aren onespena duela. Baita Nafarroako 
> Legebiltzarraren %86arena ere, hain justu. Eta, horretara, ezin 
> besteko galdera zera da: zergatik herri-kontsulta egiteko aski da 
> Gasteizko Legebiltzar soilaren %56a eta Abiada Handiko Trena egiteko 
> ez da aski Hegoaldeko bi parlamentuen %86a?
> Are gehiago. Nahiz eta Eusko Legebiltzarrak Abiada Handiko Trena 
> erabaki, hor ari dira hainbat alkate adierazten, Parlamentuak besterik 
> esan arren, eurak buru-belarri saiatuko direla –-tokian tokiko 
> herritarren izenean-- Abiada Handiko Trena beraien herrietatik pasa ez 
> dadin.
> Bapo, bapo... Eta, era berean, Eusko Legebiltzarrak herri-kontsulta 
> egitea erabaki arren, hainbat alkate hasiko balira esaten --tokian 
> tokiko herriaren izenean jakina-- euren udaletan ez dela 
> herri-kontsultarik egingo?
> Segurutik alkateei ez dagokie euskal hiritar guztion herri-kontsultaz 
> erabakitzea. Baina, gu guztion trenaz bai ala?
> Amatiño
> Goiz kronika. Euskadi Irratia
> 2007-11-13
>
> ----------------------------------------------------------------------
> -----------------------------
> *Texto añadido por Platinum 2006:*
>
> Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un 
> mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente 
> vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM!
> <http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_10025&SPAM=true>
> ----------------------------------------------------------------------
> -----------------------------
> ----------------------------------------------------------------------
> --
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to