Oier:
<Eta alegazioetan harrobia gelditzea zergatik ez ote zen proposatu? Ez
daukat ideiarik ere. Zuk baduzu susmorik?

-- Susmoa susmo, nere ustez honako bi hauek objektiboak dira:

1. Aranzadik epe barruan egin zituen ondoen iruditu zitzaizkion alegazioak.
Eta alegazio denak edo gehienak --funtsezkoenak bai, behintzat-- bere egin
zituen dekretuak. Are gehiago: ez dut uste Aranzadik sekula esan duenik
Dekretuak bere proposamenak onartu ez dituenik. 
2. Dekretu itxi ostean hasi ziren Aranzadiren jarrera-aldaketak. Zergatik?
Oro har bi erantzun baino ez ditut sumatzen: A) Berandu baina hobeto
pentsatu du. B) Ez da gauza izan zenbaiten presioari aurre egiteko.

 A edo B izan, etsigarri samarra Aranzadiren prestijioa duen zientzi-elkarte
bati dagokiokeenez. 

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: lunes, 17 de diciembre de 2007 13:28
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Praileaitz dekretoa berrikustea




 >>Aztarnategi horren garrantziak merezi du harrobia geratzea, bai ala ez?

Amatiñok:
 > Nik ez dakit. Eta, gainera, ez dagokit jakitea. Baina, berriro ere,  >
balore absolutoen defentsan ari zara. Eta, hain absolutua, zalantzabakoa,  >
baldin bada, zergatik ez zuten Aranzadiko absolutistek alegazioetan  >
proposatu?

Nik ez diñot zalantzabakua danik, baizik eta oinarrizko galdera horixe dala
nire ustez.
Eta alegazioetan harrobia gelditzea zergatik ez ote zen proposatu? Ez daukat
ideiarik ere. Zuk baduzu susmorik?
oier.


Amatiñok idatzi du:
>  Oierrek:
> <Esandako gehixenekin konforme.
> -- Bita ni ere zure gehien-gehienekin. 
>
> <Teknikoek esan izan balute horixe zuela AHTak pasabide bakarra, ez 
> garaiz egindako alegazioek eta ez inongo patrimonioko legek ez zuen 
> salbatuko Lezetxiki.
> -- Hori elukubrazio hutsa da. Ez du erantzunik. Ez zen horrela gertatu 
> eta ez da gertatuko.
>
> <Aztarnategi horren garrantziak merezi du harrobia geratzea, bai ala ez?
> -- Nik ez dakit. Eta, gainera, ez dagokit jakitea. Baina, berriro ere, 
> balore absolutoen defentsan ari zara. Eta, hain absolutua, 
> zalantzabakoa, baldin bada, zergatik ez zuten Aranzadiko absolutistek 
> alegazioetan proposatu?
>
> Amatiño
>
>
> ..............................
>
>
> Esandako gehixenekin konforme. Legeak egitea jarduera zaila iruditzen 
> zait, eta lege bera "estuegia" edo "nasaiegia" iruditzen zaigu 
> ikuspuntuaren arabera. Baina batzuetan ez da izaten zalantzarik 
> interes publikoa eskubideen gainetik jartzeko. Alegia, erabakitzen 
> bada errepide bat zure baserriko lurretatik pasa behar dela, alperrik 
> da esatea horiek zure lurrak direla eta ez dutela zure ortua asfaltoz 
> estaltzeko eskubiderik. Lezetxikin lortu zuten ibilbidea 100 goragotik 
> pasaraztea, baina soluzio teknikoa bazegoelako onartu zen. Teknikoek 
> esan izan balute horixe zuela AHTak pasabide bakarra, ez garaiz 
> egindako alegazioek eta ez inongo patrimonioko legek ez zuen salbatuko
Lezetxiki.
> Interesak aurrez-aurre jarri (garraiobide estrategiko bat kasu honetan 
> eta ondare historikoa kasu honetan) eta batak bestea zapalduko luke.
> Salbamenduzko indusketa egin eta akabo aztarnategia.
>
> Sasiolan arkeologoek (eta arkeologo talde prestijiotso batek eman du 
> iritzia azken egunotan) uste dute aztarnategiaren babesa eta 
> harrobiaren lanek aurrera egitea ez direla bateragarriak. Batak bestea
zapalduko duela.
> Erdibideko aukera, alegia, biak elkarbizitzeko aukera ematea 
> --dekretuak jaso duena--, ondarearen ikuspuntutik desegokitzat dute.
> Aztarnategia arriskuan jartzeaz gain, ezagutzen ez diren balizko 
> aztarnak suntsitu eta Praileiatzen nahitaezko parte den ingurunea, 
> mendi-hegala, ezabatuko da. Erabakia zaila da, noski, baina legeen eta 
> beren funtzioen inguruko gogoetak, ondarea aitzakia dela batzuentzat 
> erakundeek kontra jotzeko eta horrelako kontuak, arrazoizkoak izanda 
> ere, ez dute erabakiaren muina ezkutatzen. Aztarnategi horren 
> garrantziak merezi du harrobia geratzea, bai ala ez?
>
> oier.
>
>
> Amatiñok idatzi du:
>   
>> Amatiñok:
>>   
>>     
>>> Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza
>>>     
>>>       
>> horrek?"
>>
>> Asierrek
>>   
>>     
>>> Galdera gatxa. Ez jakat erantzunik. Heuk bai?
>>>     
>>>       
>> -------------------------------------
>> Batetik, galdera erretorikoa dok. Bestetik, ia ahalik eta laburren 
>> zer esangura doten argitzerik dakaten.
>>
>> Gizartian daguan hainbat eztabaidaren muna "seguridade juridikua" dok.  
>>
>> Zornotzako zentralian kasuan, esaterako, sakon-sakonian zeguan arazua 
>> horixe zuan. Udalak lur industriala ipini juan enpresak bertaratzeko.
>> Enpresa batek lurra erosi eta legiak eskatzen zittuan baldintzak bete 
>> ostian, argindarra egitteko taillerra (zentrala) ipini nahi izan juan.
>> Baiña herri-talde bat kontra jarri zuan. Herrixak bere eskubidiak 
>> jakaz,
>>     
> baiña enpresak be bai.
>   
>> Eta, Zornotzan, enpresiak legiak eskatutako baldintza guztiak 
>> betetzen jittuan.
>>
>> Edonork erosi lajeikek gutako edozeinen peora ondoko lokala eta 
>> tintorerixia, tanatorixua edo putetxia jarri. Etxebarrukoak bilduko 
>> dittuk, erabagi ahal izango juek ezetz, baiña enpresa horrek legiak 
>> eskatzen detsazen arau guztiak betetzen bajittuk, alperrik.
>> Etxeberrukuok eskubidiak jakez, baiña lokalan jabiak be bai. Ez dok 
>> izango popularra, baiña Udalak ezin izango jok ezer egin.
>>
>> Sasiola ixtiaren ale daozenak euren iritxixa eta eskubidiak jakez, 
>> baiña bertako harrobiko ugazabak be bai. Eta interes kontrajarrixen 
>> trafikua gidatzeko Legebiltzarrak lege-markuak erabagitzen jittuk eta 
>> Gobernuak ezarri, bete eragin. Horrez gaiñera, gizartian eskuartzia 
>> bideratzeko, jendiak alegaziñuak egin lajeikiazak, denporaz eta
>>     
> epe-barruan. Ez gero.
>   
>> Eztabaida horretan balore absoluto bakarra legia bete biharra dok, 
>> beste modu batian esanda "seguridade juridikua". Enpresian helburu 
>> ekonomikua zilegi dok, bertako bihargiñen lan-eskubidia zilegi dan 
>> moduan, baiña ez dittuk balore absolutuak, ezin juek nahi dabena egin.
>> Eta ondarian defentsa be zilegi dok, balore preziatua dok, baiña ez 
>> dok
>>     
> balore absolutua.
>   
>> Arazua sortzen dok enpresak bere jardunbidia ezinbestekotzat jotzen 
>> dabenian eta ondare-defenditzailiak jarduten dabenian eurak 
>> defenditzen daben baloria baiño ez balego moduan. Baiña, bakoitzan 
>> balorien gaiñetik, bixak jakek obligaziño berbera: legia bete.
>> Demokrazia ez dok momentu bakoitzian maiorixiak diñuana egittia, 
>> danok eskubide bardiñak izan daiguzen aldez aurretik markua danon 
>> artian
>>     
> erabagitzia baiño.
>   
>> Gertatzen dok, baiña, zenbaiti entzunezkero harrobia negozio zikiña, 
>> interesatua, maltzurra eta ez jakixat zenbat gauza txar gehixago dala.
>> Eta ondarian defentsia, ostera, garbixa, kulturala, espirituala, 
>> interes bakua eta aingerutiarra. Ez jakixat. Holan izango dok. Eta ni 
>> bat
>>     
> etorri najeikek.
>   
>> Baiña, onenian be, horrek baloraziñuok moralak dittuk, ez legalak.
>>
>> Eta gero, beste kontu bat dok, balore kulturalen defentsa absolutua 
>> egittia, ez balore kulturalak defenditzeagaittik, indarrian daguan 
>> sistemian seguridade juridikua kilikolo jartziagaittik baiño. Nik 
>> bajakixat (ez dok susmo hutsa) helburu hau be badaguala euskal 
>> gatazka askotan baiña aldi berian esan be esan bihar juat ez dotela 
>> uste eztabaidagune honetan holakorik daguanik.
>>
>> Amatiño
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
>>
>> __________ Información de NOD32, revisión 2724 (20071214) __________
>>
>> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system 
>> http://www.nod32.com
>>
>>
>>
>>   
>>     
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2727 (20071217) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system 
> http://www.nod32.com
>
>
>
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to