Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe diñuana:
Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo para
profesores
edo
Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo para
profesores
Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua da.
Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez neuke
jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez, gramatikaz nik
baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon txarto, txarto badago?
Eskerrik asko.
Imanol._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.